HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Albisteak / Berriak
Izenburua Data (uuuu/hh/ee)
Noiztik: Noiz arte:  
Aukeraturiko berria

Dantzaldi ibiltaria, euskal dantza tradizionala ikasteko beste modu bat  2009/01/14

Inprimatzeko bertsioa

Aiko Taldeak euskal dantza tradizionala doan erakutsiko dio bizkaiko jendeari eta gune berriak sortuko ditu mintegi, saio eta herri erromerien bidez.

Bizkaiko hainbat herritako biztanleek euskal dantza tradizionala ezagutzeko aukera izango dute "Dantzaldi ibiltaria" egitasmoari esker. Asmo horrekin, hainbat musika eta dantza irakasle lurralde historikoko herrietan zehar ibiliko dira urtarriletik aurrera.

Kultura sustatzea helburu duen proiektua gaur aurkeztu dute bere sortzaileek, Aiko Taldeko kideek. Haien ustez, era horretan posible izango da dantza tradizionala jendearengana doan eramatea eta mintegien, saioen eta herri erromerien bitartez dantzarako guneak sortzea.

"Dantzari ibiltaria" izeneko egitasmoaren lehen edizioan, dantza eta musika irakasleak 14 herritan izango dira; lehen saioa Zaratamon izango da urtarrilaren 22an eta azkena apirilaren 30ean, Bilbon.

Mintegietan eta ikastaroetan parte hartzeko Aiko taldearen webgunean izena eman edo konpainiaren telefono zenbakira deitu behar da.

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52