HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Liburutegia / Zerbitzuak

Hauek dira Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzurik nagusienak:

Mailegu arrunta

  • Zerbitzu hau baliatzeko Bazkide-txartela egin behar da.
  • Zerbitzu honen bidez aldiko lau liburu (bideo, CD...) eraman daitezke etxera hilabeterako. Epe hau beste hilabetez ere luza daiteke (behin bakarrik), baldin eta beste inork erreserbatu ez badu dokumentu hori. Epea luzatzeko eskaria hilabetea amaitu baino lehenago egin behar da.
  • Ikasmaterialak mailegatu nahi direnean, hamar item eramaterik izango da, baina gehienez ere lau izenbururi loturikoak.
  • HABEren Gasteizko eta Bilboko egoitzetan jaso eta itzul daitezke mailegatutako dokumentuak. Baina, erne!, eskari guztiak Donostiako egoitzara zuzendu behar dira beti.
  • Aldizkariak, 1960. urte aurreko liburuak, liburu bitxiak edo erreferentziazkoak (hiztegiak, entziklopediak...) eta beste bakan batzuk ezingo dira maileguan eraman eta Liburutegiaren eremuan kontsultatu ahal izango dira soilik.
  • Maileguen inguruko eskaera eta kontsulta guztiak (dokumentuok maileguan eskatu, epea luzatzeko eskaerak, etab.) helbide honetara zuzendu: maileguak@habe.org.

Erreprografia

HABE Liburutegian dokumentuen fotokopiak edo kopia digitalak egin daitezke.

Informazio bibliografikoa

Liburutegiko erabiltzaileak bibliografiari buruzko kontsultaren bat egin edo informazioren bat behar baldin badu, honako helbide honetara jo dezake: liburutegi@habe.org

Liburu berriak

Desideratak

Dokumenturen bat interesgarri iruditzen bazaizu eta liburutegian ez badugu, desiderata baten bidez eska dezakezu.

Bisita gidatuak

Euskaltegi, unibertsitate eta ikastetxeetako ikastaldeei bisita gidatuak egiteko aukera ematen diegu. Eguna eta ordua eskatu behar dira aldez aurretik: liburutegi@habe.org

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52