HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Idatziak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Ez ligatzeko estrategiak
Euskal Herriko jaiak leku ona omen dira ligatzeko. Baina, ligatu nahi ez baduzu, festez ligatu gabe gozatzeko zenbait aholku irakurriko dituzu testu honetan.

Behin eta berriro entzuten dugu Euskal Herrian ligatzea ezinezkoa dela, hau eta bestea... Susmoa dugu, hala ere, kexatien artaldea izugarri hedatzen ari dela. Gure ustez, ordea, ez dago dudarik: Euskal Herriko jaiak leku ona dira ligatzeko. Horregatik, ligatu nahi ez baduzu, hona hemen festez ligatu gabe gozatzeko zenbait aholku:

 

-          Ez hitz egin inorekin (koadrilako pare batekin izan ezik, eta haiekin ere... argi ibili!).

-          Ez ezazu dantza egin (ez da zuretzat zaila izango, mutila bazara, batez ere; Terminator-en plantak egi eta kitto).

-          Norbait hurbiltzen bazaizu asmo txarrez, bidal ezazu pikutara, bi aldiz pentsatu gabe.

-          Hanka sartu baduzu eta, zoritxarrez,  norbaitekin hizketan hasi bazara, hitz polit pare bat esan: "Argaldu egin beharko zenuke", "Gero eta ile gutxiago duzu buruan"...

-          Sexu jolas "arraroenetara" gonbidatzea ere estrategia ona  izan daiteke. Baina, kontuz, ezusteko ederra har dezakezu-eta...

-          Eta biderik errazena eta eraginkorrena: mozkortzea eta barra gainean lo geratzea. Ez zaizu inor etorriko, lasai. Ezta koadrilakoak ere.

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52