HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Izan bainintzen Nafarroako errege
Aingeru Epaltza nafar idazleak bere trilogiako bigarren liburua argitaratu berri du. Irratian egindako elkarrizketaren atal bat duzu hemen entzungai. Bertan, aurreko nobelaren berri ematen digute eta, nobela historikoa denez, garai hartako gora-beherak aipatzen dituzte.

Izan bainintzen Nafarroako errege


Hiztegi lagungarria



Aho handi. Ahoberoa; esaterako, hitz egitean esaten duena puztu egiten duen pertsona. Adibidez: Huskeria bat gertatu zitzaion, baina Mikeli entzunda bazirudien sekulako istripua izan zuela berak. 

Amorante. Maitalea. Adibidez: Idazle ezkondu batek esan du berriki, onena senarra eta beste amorante bat izatea litzatekeela egokiena.

Aski zelakoz. Aski zelako, nafarreraz. Adibidez: Afalondoren pattarra eskatu zuen, eta aski zelakoz ez zuen berriro eskatu.

Azpijoko. Trikimailua. Adibidez: Sektak azpijokoez baliatzen dira bezeroak erakartzeko.

Erresuma. Erreinua. Adibidez: Nafarroako Erresuma izena du, baina gaztelaniaz, garai bateko Sadar futbol-zelaiak.

Gorabehera. Alde baterako eta besterako aldaketa. Adibidez: Bizitzak gorabehera asko izaten ditu, guztia ez da ordeka.

Hiruko. Hiru lanez osatutako lan-multzo bat. Adibidez: Destino argitaletxeak plazaratu du Stieg Larsson idazlearen hirukoa.

Hitza jan. Esandako hitza betez ez. Adibidez: Andregaiak ezkon-hitza jan egin zuen, eta senargaiak bertsoak plazaratu zituen haren kontra, mendekuz.

Hitzeko gizona. Esandako hitza betetzen duena. Adibidez: "Aita hitzeko gizona da, azkenean egin du esan zuena, utzi egin gaitu bere amorantearekin joateko."

Segada. Ustekabean egiten den erasoa. Adibidez: Adibidez: Droga-saltzaile batzuk harrapatu dituzte segada batean, ikastetxe baten ondoan.

Susmo. Egia itxura duen ustea. Adibidez: Maiz argitaratzen dira susmopean dauden ustezko gaizkileen argazkiak eta izen-abizenak egunkarietan, eta gero ez dira gaizkile, baina kaltea eginda dago.

Ziurtzat jotzeraino. Erabateko ziurtasuna izan arte. Adibidez: Gertakariak ziurtzat jotzeraino ikertu behar dira, bestela errugabeak espetxeratzen dira.



HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52