HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Erretiroa 70 urte arte atzeratu nahi dute
Jendeari lan-bizitza luzatu nahi zaio baina, aldi berean, OCDEko herrialdeetan 17 milioi langabe gehiago dago krisia hasi zenetik, 47 milioi langabe guztira, inoizko gehien. Joseba Barandiaranek paradoxa hau aurkeztu digu entzungai honetan.

Erretiroa 70 urte arte atzeratu nahi dute


Hiztegi lagungarria


Aldi berean. Une berean. Adibidez: Poligamoa aldi berean dago bi emakumerekin ezkonduta.

Atzeratu. Luzatu. Adibidez: Ipar Euskal Herrian erretreta edo erretiroa 70 urte arte atzeratu nahi dute.

Ebatzi. Erabaki. Adibidez: Epaileek urtebete eman dute auzi hori ebazten.
Eragotzi. Debekatu. Adibidez: Noizbait eragotziko al dute pilotalekuetan erretzea?

Erretiro. Erretreta, jubilazioa. Adibidez: Erretiroa hartutako hainbat funtzionarioren lanpostuak amortizatzen ari dira.

Inoizko gehien. Sekula baino gehien. Adibidez. Inoizko ikuslerik gehien bildu da telebista aurrera.

Irtenbide. Soluzioa. Adibidez: Langile gazteak irtenbide bat aurkitu zuen bere asmoetarako: lantokia laga eta berak sortu beste enpresa bat.

Kontraesankor. Paradoxaduna. Adibidez: Kontraesankorra ez denak altxa dezala eskua!

Langabe. Langabetu, lanik gabea. Adibidez: Zenbat langabe daude zure auzoan?

Luzarazi. Luzatu + erazi. Adibidez: Nola konponduko dute arazoa, hainbeste luzarazita?

Proposamen. Eskabidea. Adibidez: Gobernuak adin txikikoei boto-eskubidea emateko proposamena aztertu du.



HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52