AMODIOZKO MEZUAK 1
Estitxu Arozena: Oparien eguna da gaurkoa, erran dugu jada egun komertziala dela eta kontsumista, baina nik uste dut maitasunean garrantzitsuagoak direla, opariak eskertzen dira, dudarik gabe, baina, ekintzak, ezta, demostrazioak, hitzak, adibidez, hitz goxo bat, esaldi bat, olerki ttiki bat..., E?
Agustin: Hitz maitagarri bat, kuttun bat.
Estitxu Arozena: Seguru, seguru. Ba gaur, Agus, hortxe duzu aulkia hutsik, ezta, zure ondoan...
Agustin: Bai, hutsik dago.
Estitxu Arozena: Hutsik dago, bai, baina beteko du laster pertsona batek, hitzak maisutasunez erabiltzen dituen neska gazte batek, Jasone Osorok. Gabon, Jasone!
Jasone Osoro: Zer moduz? Gabon.
Estitxu Arozena: Eskerrik asko. Lan handia eman dizugu, e?
Jasone Osoro: Bueno, pixka bat, baina gustuko lana, gustukoa.
Estitxu Arozena: Badu lana, berak erabakiko baitu, dagoeneko erabaki du, eta oraintxe jakingo duzue zuek, zeinek irabazi duen gure saria egun hauetan. Badakizue, ari zineten bidaltzen maitasun mezuak eta Jasonek erabakiko du zeinek pasako duen gau hori eta afari hori Donamariako bentan. Maitasuna, desioa, plazera... horren gainean ari ginen. Batez ere... maitasunaren eguna da, maiteminduen eguna. Eta zuk baita desioaren eta plazeraren gainean-eta idatzi duzu. Bizitzan garrantzitsua da, zure liburuetan zer erranik ez.
Jasone Osoro: Bai, batez ere, nire liburuak, orain arte behintzat, izan direlako harremanen inguruan, ezta, eta harremanen inguruan maitasunak, desioak, minak, zalantzak, horiek guztiek bere lekua daukate. Orduan, nire liburuetan, orain arte behintzat, horien inguruan idatzi dut.
Agustin: Aizu, Jasone, mina, zalantza, ez dakit zenbat gauza... hainbat eta hainbat gauza esatea asko kostatzen da aurpegira, eta gainera egia direnean, ezta, eta maitasun kontuekin ere hori gertatzen da askotan, nik hala uste dut. Zure kasuan, errazago egiten zaizu idaztea hori guztia ala esatea, maitasun hitzak, alegia?
Jasone Osoro: Idaztea beti da errazago aurpegira esatea baino, baina ni esatearen aldekoa naiz. Niri entzutea ere gustatzen zait. Orduan, entzuteko aldez aurretik esan ere egin behar da, ezta? Eta nik uste dut pixka bat hor dagoela xarma, ez, esan, entzun, idatzi... Modu asko daude maitasuna eta sentitzen dena kontatzeko.
Estitxu Arozena: Eta bakoitzak bere moduan.
Jasone Osoro: Bakoitzak berea erabiltzen du, hori da.
Estitxu Arozena: Eta gaurko eguna, Jasone, San Balentin eguna, zer iruditzen zaizu?
Jasone Osoro: Topiko bat da, baina topiko bat da ere esatea urteko egun guztietan ospatu behar dela San Balentin, ezta? Orduan, niri gustatzen zait. Nik gaur goizean jaso dut mezutxo bat eta niri horrek ilusioa egiten dit. Orduan, zergatik ez? Eguna delako ere ez ospatzea edo ez edukitzea detaile hori..., ba, ez dakit, beste egunak baztertu gabe, ezta, eta pixka bat, nik uste, egia da, maitasuna azken finean elikatu egin behar dela eta eguneroko lana dela, ezta, baina gaur ere bai.
Agustin: Nik hala ere pentsatzen dut... Zuk esan duzu, eta ados nago horrekin, eguna hala da, topikoz betetako eguna, baina azken batean kontu horregatik bakarrik ere hitz egin egiten da maitasunaz, harremanetaz, gauzetaz..., eta aitzakia da, baina hitz egiten da. Askotan nik uste dut gainera gutxiegi hitz egiten dugula. Egin esaten dute oso gutxi egiten dela, baina hitz egin ere... ez dakit ba, e?
Jasone Osoro: Bai, eta egongo dira bikote batzuk gutxienez egun honetan nolabaiteko komunikazio minimo bat ematen diotena batak besteari. Orduan, ez dakit, kontra-kontra ere egotea... ematen du egun tipiko eta topiko horien kontra egotea ere moda bihurtu dela, eta, aizu, bakoitzak eskubide eta aukera guztia dauka nahi duena egiteko.
Estitxu Arozena: Eta jendeak, Agus, hori pentsatzen al du, Jasonek pentsatzen duena?
Agustin: Jendearen erantzunak ere topikoz beteta egon dira, baina nik uste dut hala ere halako zirrara bat sentitzen duela horretaz galdetu diogunean gaur bertan.
Agustin: Oraindik ez badakizu zer oparitu zure bikoteari, kanta bat beti etortzen da ondo, zeren, egia esan, denok daukagu kanta bat...
Neska gaztea: Detailetxo txikiak, begirada bat edo laztan bat. Horrekin nahikoa da, baina egunero.
Emakumea: Halako egun seinalatuak niri ez didate ezer esaten.
Agustin: Zuk maitasunean sinisten duzu?
Emakumea: Bai, bai, bai.
Agustin: Nola egiten da hori?
Emakumea: Ja, ja, ja, bakoitzak jakingo du nola!
Mutil gaztea: Ea, Maria, musu handi bat zuretzako.
Agustin: Zuk maitasunean sinisten duzu?
Neska gaztea: Bai.
Gizon gaztea: Bai, horregatik ez dut sinisten San Balentin egunean.
Gizona: Paloma, musu bat!
Agurea: Musu bat, Gloria!
Agustin: Zuek maitasunean sinisten duzue?
Emaztea: Bai, onena hori da baina denek ez daukate, e?
Agustin: Zuek oraindik badaukazue?
Emaztea: Oraindik eusten diogu guk elkarri!
Neska gaztea: Norbait maite duzu baina egunen batean ere bukatu egiten da maitasun hori, baina bueno... irauten duen bitartean behintzat...
Agustin: Bueno, ba azpiko arropak eta beti ere kolore gorri-gorriak, pasiozko kolore hori pasiozko egun honetarako: tangoideak neskentzako... Batik bat neskentzako gauzak daude, e, liga eta hemengo gauza hauek guztiak, ligeroak. Hau, gehien bat, erromantiko baino gehiago, jolaserako, gaiztakeriarako... ikuste nauzu?, ez, ku-ku, Anjelitak eskuan duen liga hau berak Elton John-i oparitu nahi dio, ezkondu egiten delako Elton John. ¿Es para él, para Elton John?
Dendaria: Sí, sí, sí.
Agustin: Gora maitasuna umorearekin! Bera txorakeriengatik haserretzea! Hau dena di-da batean baitoa.
Estitxu Arozena: Musika aukeratzen aproposa zara.
Agustin: Polita zen hori, e?
Estitxu Arozena: Egokia. Bueno, orain ailegatu da momentua. Jasone, Agus, etxekook eta publikoa, ailegatu da momentua jakiteko zein den gure lehiaketako, Amodiozko Mezuen Lehiaketako irabazlea.