HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Euskara-agiriak / 2. maila. Ereduak

Azterketaren deskribapena

Irakurmena
Egitekoa: Emandako testua edo testuak irakurri ondoren, azterketariak zenbait galdera erantzun beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra, xehea, informazioa testutik ateratzea, idazlearen jarrera eta gaia bereiztea edota bestelako osagai linguistikoak ulertzea eskatuko zaio azterketariari. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Zati honek 20 puntu izango ditu denera eta gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira. Atal honen iraupena 45 minutu ingurukoa izango da.
Idazmena

Egitekoa: Azterketariari egoera bat emango zaio eta gutxienez 200 hitzeko testu bat edo 150 inguruko bi testu idatzi beharko ditu. Testuak oharrak, gutun informalak eta formalak, kontakizunak, deskribapenak, azalpenak, kronikak... izan daitezke. Idatzien ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: a) balorazio orokorra, b) hizkuntza baliabideak, hizkuntzaren aberastasuna eta egokitasuna, eta c) zuzentasuna. Zati honek, gehienez, 30 puntu izango ditu eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira. Atal honen iraupena 60 minutu ingurukoa izango da.

Bi atal horiek batera, gehienez, ordubete eta berrogeita bost minutuko iraupena izango dute.

Entzumena
Egitekoa: Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatuta entzungo ditu. Testu horien ulermena frogatu beharko du, egingo zaizkion zenbait galderari erantzunez. Testua luzea izan liteke (5/6 minutu ingurukoa, bi zatitan) edo zenbait testu labur (minutu bat ingurukoak), minutu-kopurua osatu arte. Testuko ideia nagusia jasotzen jakin beharko du, informazio garrantzitsua bereizten edota xehetasun batzuk nabarmentzen. Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera eta informazioa bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Zati honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Atal honen iraupena 25 minutukoa izango da, gehienez.
Mintzamena

Egitekoa: Azterketariak elkarrizketa bat izango du aztertzaileekin edo beste azterketari batekin. Probak hiru aldi izango ditu: a) aztertzaileen galderak, sarrera gisa, b) azterketariak aurrez prestatutako gai baten azalpena eta c) gai batekin lotutako elkarrizketa, argazkiak oinarri hartuta.

Atala neurtzeko irizpideak hauek izango dira: a) hizkuntzaren egokitasuna eta jariotasuna, b) hizkuntz baliabideak, diskurtsoaren antolaketa eta elkarreragina, eta c) hizkuntzaren aberastasuna eta zuzentasuna. Gehienez 30 puntu izango ditu atal honek, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira. Azterketariak 10 minutu izango ditu gaia prestatzeko eta 10 minutu inguru proba egiteko.

Azterketa-ereduak

Informazio gehiago: HABEren euskara-agiriak
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60