Glotodidaktika hiztegia
Guztira 198 orrialde ditu, lau zatitan emanak. Zatirik haundienak 'euskara-espainiera-frantsesa-ingelesa' hiztegiak hartzen du. Ia 1.100 sarrera ditu euskaraz, beren definizio eta guzti, eta espainierazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainekin batera; baita, zenbaitetan, euskarazko sinonimoarekin batera ere. Gainerako hiru zatiak hiru hiztegi dira, 'espainiera-euskara', 'frantsesa-euskara' eta 'ingelesa-euskara', hain zuzen; hauetan lehen hitza erdal hizkuntzan doa eta ondorengoa euskaraz, jakina. Glotodidaktika hiztegia, UZEIk egindago hainbat hiztegi bezala, hiztegi hutsa baino gehiago da. Lehenik euskara-irakasleei beren lanbideko terminologia teknikoa finkatzeko laguntza eskaintzen die. Eta, horrezaz gain, Glotodidaktikaren eremu mugagaitza zehaztuagotzeko ahalegina dugu eta oinarrizko zenbait kontzepturen definizio-bilduma.
- Glotodidaktika hiztegia
- Salneurria: 6,01€
- Orrialde kopurua: 198
- Urtea: 1987
- ISBN: 84-7542-418-X
-