HABE - IkasbilHABE - Ikasbil euskadi.net
 
Liburutegia / Zerbitzu bereziak

Liburutegien arteko mailegua

Liburutegien arteko maileguari dagokionez, HABE Liburutegia bi liburutegi-sareotako partaide da, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea eta REBIUN (Red de Bibliotecas Universitarias), eta bakoitzak finkatuta duen araudia aplikatzen dugu Liburutegien arteko maileguak egiteko garaian.

REBIUN sarea

REBIUN sareak Espainiako Unibertsitateetako eta beste erakunde gutxi batzuren (CSIC, Biblioteca Nacional de España, Biblioteca de Catalunya, HABE Liburutegia, etab.) katalogoak biltzen ditu eta dokumentuak partekatzeko arauak ezartzen ditu. REBIUN sarearen bitartez egindako liburutegien arteko maileguei sareak onartutako tarifak aplikatuko dizkiegu.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea

HABE Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak kudeatzen duen Liburutegien arteko mailegu zerbitzuan parte hartzen du. Zerbitzu honek Udal Liburutegiek osatzen duten Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean egiten diren liburutegien arteko maileguak kudeatzen ditu. Honi esker, HABE Liburutegiko bilduma edozein irakurlerentzat eskuragarri jartzen dugu gure egoitzara gerturatu gabe. Zerbitzu hau dohainik da. Horretarako, zer egin behar da?

  • Lehenik eta behin, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko parte den Udal liburutegi bateko bazkide izan.
  • Gure katalogoa Interneten kontsultatu eta dokumentuen datuak jaso. Gure helbidea: www.habe.euskadi.net/liburutegia
  • Udal liburutegira jo eta bertan eskatu dokumentuok. Haiek bideratuko dute eskaera, beti ere Liburutegien arteko mailegua arautzen duen arautegiaren arabera.
  • Dokumentua Udal liburutegian jaso eta bertan itzuli beharko da.

Bi sare hauetatik kanpo dauden biblioteken kasuan ere liburutegien arteko mailegu zerbitzua eskaintzen da.

Eskabide guztiak zuzendu, mesedez, helbide honetara: maileguak@habe.org.

Alertak

HABE Liburutegiak bertako eta nazioarteko hainbat aldizkari zientifiko jasotzen ditu. Zerbitzu honen bidez aldizkari horietako gehienen inguruko informazioa eskaintzen zaie bezeroei. Informazio hori neurrikoa izango da eta bakoitzaren beharretara egokitua.

Alertak zerbitzuan izena ematen baduzu, lehenik, beheko zerrendako 82 aldizkari horietatik aukeratzen dituzun aldizkarietako alertak jasoko dituzu, alegia, aukeratutako aldizkarien azken aleen aurkibideak. Eta bigarrenik, jasotako alerta bakoitzean agertzen diren artikuluen artean aukeratu eta testu osoa e-postaz jasotzeko aukera izango duzu (soilik @ duten aldizkarien kasuan, 71 guztira). Beraz, esaguzu zein aldizkaritako alertak jaso nahi dituzun eta, behin alertak jasotzen hasten zarenean, eska iezaguzu artikuluren baten testu osoa jaso nahi baldin baduzu. Eskari hauek guztiak, galderak, zalantzak... zuzendu, mesedez, helbide honetara: alertak@habe.org

Aldizkarien zerrenda

@ AILA review [HabeL-ARE]
@ Annual review of applied linguistics       [HabeL-ARA]
@ Applied linguistics [HabeL-ALI]
@ Applied psycholinguistics        [HabeL-APS]
@ Articles de didàctica de la llengua i de la literatura [HabeL-ADL]
@ Australian review of applied linguistics    [HabeL-ARL]
Bat : soziolinguistika aldizkaria [HabeL-BSA]
@ Bilingual research journal [HabeL-BRJ]
@ Bilingualism : language and cognition [HabeL-BLC]
@ Canadian modern language review [HabeL-CML]
@ Computer assisted language learning [HabeL-CAL]
@ Current issues in language planning [HabeL-CIL]
@ Didáctica : (lengua y literatura) [HabeL-DLL]
@ ELT Journal [HabeL-ELT]
@ English for specific purposes (ESP) [HabeL-ESP]
@ Eurosla yearbook [HabeL-EYE]
Euskera [HabeL-EUS]
@ First language [HabeL-FLA]
Fontes linguae vasconum   [HabeL-FLV]
@ Foreign language annals [HabeL-FOL]
Hegats      [HabeL-HEG]
Hizpide [HabeL-HIZ]
Huarte de San Juan. Filología y didáctica de la lengua [HabeL-HSJ]
@ Innovation in language learning and teaching [HabeL-ILL]
@ International journal of applied linguistics  [HabeL-IJA]
@ International journal of bilingual education and bilingualism [HabeL-IBE]
@ International journal of bilingualism, The [HabeL-IJB]
@ International journal of English studies [HabeL-IJE]
@ International journal of multilingualism [HabeL-IJM]
@ International journal of the sociology of language [HabeL-IJS]
@ IRAL [HabeL-IRA]
@ ITL [HabeL-ITL]
@ Journal of child language [HabeL-JCL]
@ Journal of English for academic purposes [HabeL-JEA]
@ Journal of language and politics [HabeL-JLP]
@ Journal of language, identity and education  [HabeL-JLI]
@ Journal of linguistic anthropology [HabeL-JLA]
@ Journal of multicultural discourses  [HabeL-JMD]
@ Journal of multilingual and multicultural development   [HabeL-JMM]
@ Journal of Pidgin and Creole languages [HabeL-JPC]
@ Journal of second language writing [HabeL-JSL]
@ Journal of sociolinguistics [HabeL-JSO]
@ Language acquisition [HabeL-LAC]
@ Language and education [HabeL-LED]
@ Language and intercultural communication [HabeL-LIC]
@ Language awareness  [HabeL-LAW]
@ Language, culture and curriculum   [HabeL-LCC]
@ Language in society             [HabeL-LSO]
@ Language learning [HabeL-LLE]
@ Language policy   [HabeL-LPO]
@ Language problems and language planning   [HabeL-LPL]
@ Language teaching [HabeL-LTE]
@ Language teaching research [HabeL-LTR]
@ Language testing [HabeL-LAT]
@ Language variation and change  [HabeL-LVC]
Lidil      [HabeL-LID]
@ Linguistics and education [HabeL-LED]
Litterae vasconicae     [HabeL-LVA]
@ Llengua i ús   [HabeL-LLU]
@ Mercator media forum [HabeL-MMF]
@ Moder language journal, The [HabeL-MLJ]
@ Multilingua  [HabeL-MUL]
@ Noves SL            [HabeL-NSL]
Oralia          [HabeL-ORA]
@ RECALL [HabeL-REC]
@ RedELE [HabeL-RED]
@ RELC journal [HabeL-RJO]
@ Review of cognitive linguistics [HabeL-RCL]
@ Revista de lenguas y literatura catalana, gallega y vasca [HabeL-RLL]
@ Revista de llengua i dret          [HabeL-RLD]
@ Revista española de lingüística aplicada          [HabeL-REL]
@ Second language research [HabeL-SLR]
@ Senez [HabeL-SEN]
@ Sociolinguistic studies  [HabeL-SST]
@ Studies in second language acquisition  [HabeL-SSL]
@ System  [HabeL-SYS]
Tantak [HabeL-TAN]
@ TESL Canada journal [HabeL-TCL]
@ TESOL quarterly [HabeL-TQU]
@ Text and talk   [HabeL-TTA]
@ Textos de didáctica de la lengua y de la literatura [HabeL-TEX]
@ VIAL : Vigo international journal of applied linguistics  [HabeL-VIA]
@ Written language and literacy [HabeL-WLL]
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60