BALDINTZAK:
Deialdi hauetara aurkezteko azterketariek bete beharreko gutxienekoak.
Ikasle bezala matrikulatuta egon izana
HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntza-zentro homologatuetan eta espainiar estatuko Euskal Etxeetan ikasle bezala matrikulatua egon izana 2009ko martxoaren 20tik 2010eko martxoaren 23ra bitarteko uneren batean, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako lehen deialdirako, eta 2009ko maiatzaren 25etik 2010eko maiatzaren 5era bitartean laugarren mailako lehen deialdirako; eta 2010eko irailaren 7ra bitartean, lau mailetako bigarren deialdirako.
Maila aitortua izatea
Azterketariak egiaztatze-deialdiotara aurkezteko ezinbestekoa izango du aurkeztu nahi dueneko maila 2010eko martxoaren 23rako, lehen, bigarren eta hirugarren mailetan, eta laugarren mailan 2010eko maiatzaren 5erako aitortua izatea, lehen deialdirako; eta 2010eko irailaren 7rako, bigarren deialdirako.
- Lehen mailarako: 106 kodea
- Bigarren mailarako: 109 edo 201 kodea
- Hirugarren mailarako: 112 edo 202 kodea
- Laugarren mailarako: 401 eta 411 kodeak
Euskaltegian edota autoikaskuntza-zentroan matrikulatuta egon eta, behar den datarako, ikasten ari den maila euskaltegian gainditu ez duen azterketariak beheragoko mailan aurkezteko aukera izango du, nahiz eta maila horretan euskaltegian matrikulatuta izan ez. HABEk kontuan hartuko ditu 2000-2001 ikasturtetik aurrera euskaltegiak ikasle honi Q87 n emandako emaitzak.
Euskal Etxeetako ikasleen kasuan, azterketa egin ahal izateko gainditua eduki beharreko mailak goian aipatutakoak eta data berberetan izango dira, eta baldintza hori betetzen dela Euskal Etxearen ziurtagiriaren bitartez zurituko da.
Maila batera baino gehiagora aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa izango da maila horiek euskaltegian, autoikaskuntza-zentroan edo Euskal Etxean gaindituak izatea, lehen, bigarren eta hirugarren mailetakoak, 2010eko martxoaren 23rako, eta laugarren mailakoak 2010eko maiatzaren 5erako, lehen deialdirako; eta 2010eko irailaren 7rako, bigarren deialdirako.
Bestelako betebeharrak
Azterketariak deialdi hauetara aurkezteko ondoko hauek ere bete behar ditu:
- matrikula bideratu
- azterketa-eskubideak ordaindu
- azterketa-egunean ordurako bertan izan
- azterketako arduradunen aurrean identifikatu, nortasun-agiria edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz
2010eko apirilaren 12tik 21era, lehen, bigarren eta hirugarren mailetarako. Maiatzaren 13tik 20ra, laugarren mailarako. Ikus. egutegia
Bigarren deialdia:
2010eko irailaren 13tik 21era, maila guztietarako. Ikus. egutegia
MATRIKULA BIDERATZEKO ERA
Azterketarako izena ematea internet bidez egingo da, www.habe.euskadi.net atarian ikasleen sarbidean klik eginez. Bertan sartzeko, norberak duen erabiltzailearen izena eta pasahitza baliatuko dira:
Erabiltzailea:
Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza:
Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia -letrarik gabe- erabili behar da eta hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, "pasahitza berreskuratu" aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.
Ondoren, jo: indarrean dauden azterketa-deialdietara. Gero, aukeratu deialdia eta maila. Hori egindakoan, sartu: matrikula egin/ikusi puntuan etamatrikulazio-orria bete eta grabatu.
Matrikula ordaintzeko bi modutara egin daiteke: On-Line* edo Off-Line*
- On-Line nahi izanez gero, baliatu nahi den kutxa edo banketxe elektronikoan klik egin eta ohiko prozedurari jarraitu.
- Off-Line aukeratuz gero, bertan dagoen ordaintzeko agiria inprimatu behar da. Agiri horrek barra-kode bat darama. Hortaz, nahi izanez gero, barra-kodeak irakurtzen dituen kutxa automatikoren batean ordain daiteke. Bestela, norberak nahi duen kutxa edo banketxera joan eta bertan ordaindu.
Ordainketa modu batean zein bestean egin, banketxeak berak emango dio horren berri HABEri, eta honek, azterketariaren matrikularen ordainketa ziurtatzen duenean, emango du gauzatutzat eta osatutzat haren matrikulatze-prozesua. Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: matrikula zertan den
Ordaintzerakoan arazoren bat izanez gero, klik egin: Ordainketa
EGOKITZAPENAK
Azterketok egoki egiteko egokitzapenen bat behar duen azterketariak, HABEren www.habe.euskadi.net atarian sartu eta ikasleen sarbidean klik eginda, matrikula-inprimakiak horretarako bereziki duen atala egoki betez, HABEren lurralde arduradunari jakinaraziko dio nolako egokitzapena behar duen (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema...). HABEk egoki irizten dionean, denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio, betiere azterketariak egiaztatu nahi duen gaitasun-maila egoki egiaztatu ahal izatea bermatuz.
Matrikula 18 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbeste matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi baterako izango da.
- Matrikula bera bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu badu, diru-itzulketa eska dezake ikasleak.
- Prozedura: Diru-itzulketarako eskaria erabil dezake ikasleak, bertan bere datuak bete eta e-postaz bidaliz.
- Eskatzaileak erantzuna e-postaz jasoko du. Eskaria onargarria dela esaten bazaio, eman beharreko pausuak eta bete beharreko agiriak ere bertan azalduko zaizkio.
- Ikasleak edozein momentutan egin dezake eskari hau.
- Matrikula egin eta inprimatutakoan konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, berriro egin beharko du matrikula dagokion maila zuzena adierazita. Oker egindako matrikula-ordainaren diru-itzulketa eskatzeko aurrez aipatutako prozedura bera baliatu beharko du.
- Matrikula egin eta onartutako azterketarien behin-behineko zerrendan norberaren matrikula zertan den ikusi ondoren, konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela matrikula, aipatu zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik bost egun naturaleko epea izango du erreklamazioa egiteko, eskaria baliatuz. Behin erreklamazioa onartuta, dagokion mailarako matrikula egin beharko du horretarako emango den epean, eta lehendik ordainduta daukana itzultzea eskatu beharko du. Diru-itzulketa honetarako, aurreko puntuan zehaztutako prozesu bera jarraituko da. Kontuan izan, maila baterako egin den matrikulak ez duela biderik ematen beste maila bateko azterketa egiteko.
- Diru-itzulketa eskari hauek, bost eguneko epe honen barruan bakarrik izango dira onargarri.
- Matrikulazio-prozesua amaituta, onartutako azterketarien behin betiko zerrendak argitara eman ondoren, ez da matrikula baliogabetzeko eskaririk eta, ondorioz, diru-itzulketarik onartuko, azterketara ez aurkezteko edozein arrazoi ematen bada ere.