HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Denda eta Harpidetzak  
Gako hitzak Material mota
Bilatu
Emaitzak

Gurasoak heziz

GURASOAK HEZIZ saila beraien euskararekin konfiantza handiegirik ez duten gurasoengan pentsatuz egina da. Guraso horiek umeekin euskaraz egiten dute etxean, baina jendaurrean  erdarara jotzen dute, seguru sentitzen ez direlako edo.

Sail honek 5 ikastunitate ditu. Bakoitzak 10-15 ordurako materiala eskaintzen du, eta seme-alabekiko harremanetan arrunt samarrak izan daitezkeen hainbat gai lantzeko bidea eskaintzen dute: seme-alaben izaera, bihurrikeriak, zigorrak, idoloak, jostailuak, gozokiak eta jolasak eta abar. Ikus-entzunezko hainbat benetako material baliatzen da, hizpidea jarri eta norberaren esperientziak aurkezteko (irrati eta telebistako elkarrizketa, dokumental, prentsako artikuluak eta abar).

Helburua da guraso horien jarreretan eragitea, batez ere. Batetik, konfiantza hartzea lortu nahi da, eta bestetik, eskolak atseginak direla sentiaraziz, duten hizkuntz gaitasuna erabileraren bitartez hobetu dezaketela ikustaraztea.

Ikastunitate guztiek egitura beretsua dute: oinarrizko hiru ataza burutzeko proposamena egiten dute, eta, gehienetan, hainbat ataza osagarri egiteko bidea ere eskaintzen dute.

Ikastunitateak karpeta batean daude bilduta eta bideo-zinta bat du ikus-entzunezko material osagarri bezala. Irakaslearen materiala, berriz, sarean soilik dago eskuragarri.

www.ikasbil.net atariko IKAS BALIABIDEAK-ARGITALPENAK atalean eskuragarri dituzu PDF formatuan.

  • Gurasoak heziz. "Aizak, hi, mutil mainontzi" unitatea
  • Salneurria: 2€
  • Orrialde kopurua: 42
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 978-84-95827-13-5
  • Gurasoak heziz. "Galtza motzetan" unitatea
  • Salneurria: 2€
  • Orrialde kopurua: 42
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 978-84-95827-09-8
  • Gurasoak heziz. "Gure idoloak" unitatea
  • Salneurria: 2€
  • Orrialde kopurua: 46
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 978-84-95827-03-6
  • Gurasoak heziz. "Nola egurra, halako ezpala" unitatea
  • Salneurria: 2€
  • Orrialde kopurua: 38
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 978-84-95827-04-3
  • Gurasoak heziz. "Zer ikusi, hura erosi" unitatea
  • Salneurria: 2€
  • Orrialde kopurua: 34
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 978-84-95827-12-8
  • Gurasoak heziz. Bideo-zinta
  • Salneurria: 9,02€
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 978-84-95827-08-1
  • Gurasoak heziz. Karpeta (1-5 unitateak)
  • Salneurria: 10€
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 978-84-95827-02-9
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52