Sagardoteietan ibiltzen den jendearen sailkapena egiten du kazetariak. Ironiazko deskribapenak egiten ditu.
Transkripzioa
Ikusi
- Berriz ere egunon.
- Kaixo!
- Sagardotegi bolada da, eta joan zara zu ere sagardotegi batera, hori jakin dugu.
- Bai.
- Asteburua aprobetxatu duzula.
- Bai.
- Ea ze ikusi duzun...
- Ba sagardotegiko fauna ekarri dizuet e gaur...
- Fauna.
- Fauna. Eta beno, faunarekin hasteko, lehenengo sagardo... sagardozale tradizionala daukagu. Sagardozale tradizionala normalean izaten da berrogeitik hirurogei urtera bitarteko gizonezkoa, betidanik izan du sagardotegira juteko [joateko] ohitura, eta orduan hantxe ibiltzen da serio-serio sagardotegian, baino [baina] etxean...
- Balego bezalaxe....
- Etxean balego bezalaxe. Normalean ez da e bakarrik ibiltzen, otsoak eta bakarka eta hola ibiltzen die [dira], beste animalia batzuk taldeka. Hau taldean ibiltzen da, baina talde txikian, lauzpabost lagun nahikoa. Kupeletik kupelera mugitzen dira eta oso erraz antzematen da, ze oso postura berezia hartzen dute kupelaren...
- A bai, ikusi batera antzemateko moduan...
- Bai. Bai. Bai.
- "Hau sagardozale tradizionala da."
- Bai. Bai. Bai. Kupeletik gertu. Beti ere...
- Kupela da, ez? Beraien kupela kupeletik gertu.
- Kupela kupeletik gertu. Han ziriaren inguruan jarrita lauzpabost bat lagun eta oinak bata bestetik metro-erdira edo. Lurrean ondo asentatzeko, bazpare bakizue [bada ez bada ere badakizue] orekarik eta...
- Ez irrits egiteko, ez?
- Ez galtzeko, ondo asentatuta, eta hortako [horretarako] baita ere, horrela, aldaka eta sabelaldea pixka bat aurrera botata.
- Sardinera tankeran, ez?
- Bai.
- Basoa gainera, seguru asko, sagardozale tradizionalak hutsik edukiko du kontu-kontari ari denean,
- Noski, kontu-kontari baino gehiago sagardoa epaitzen.
- A!
- Ibiltzen da.
- Puntuaketa-lanetan.
- Puntuaketa-lanetan. Baina labur, ez dira hitz-jario handikoak. Hola, tragoa hartu (e)-ta: "earra [ederra], e!"
- Bestea baino hobea, okerragoa...
- Bai. "Mikatza, hau eateik ez zeok [edaterik ez zagok]." Horrelakoak... ez e... bestelako esplikazio...
- Epaiketa edo sententziak edo...
- Bai. Esplikazio literario... hola... ez. Horiek.
- Elkar ulertzen dute horrekin, ezta?
- Musean ariko balira bezala, klabean bezala beraien artean,
- To, ta....
- Horrela.
- To, ta...
- Horixe! Horixe! Eta normalean gainera sagardotegiko nagusia oso laguna e izaten dute, edo ezaguna edo... ez sagardotegi bakarrekoa, sagardotegi askotakoa, eta orduan ba kupel bereziak eta hola ba beraiei irekitzen dizkie...
- Ezkutuan.
- Eta gainera hori da, horrek ematen die bizitzeko plazerik handiena. Hola, pixkat [pixka bat] apartera eramaten dittunean [dituenean] sagardotegiko nagusiak eta kupela berezia ireki, eta hola, besteak baino tratu hobea jasotzen duten sentsazio horrek, horrekin, beno...
- Kategoria.
- Kategoria.
- Um, um!
- Eta horien artean badaude baita ere sagardozale tradizional, baina gazteak, ba hogei-hogeita hamar bitarte horretan, gizonezkoa baita ere, baina behar bada, sa... sagardozale tradizionalak baino heterogeneago, heterogeneagoak dira janzkerari dagokionez, , batzuk adibidez kamiseta subertsibo batekin, beste batzuk, tipo Euzkitze, Donostiako estiloa...
- Tipo Euzkitze esan du?
- Bai.
- Hori nolakoa da? deskribatu, hola, gozatu... nolakoa dira?
- Ez al zenuten ikusten pilota, ikusi pilota finala ematen ze guapo zegoen!
- (irribarreak)
- Ez al zizuen atentzioa eman? Jestuak, eta ibiltzeko era eta mugitzekoa eta hori. Zaharretatik oso ondo ikasia daukate.
- Hauek?
- Kupela?
- Hauek ere kupelaren ondoan?
- Hauek ere kupelaren ondoan?
- Eta epaiketarik hauek?
- Hauek ere bai. Beharbada "guay", "de puta pena". O sea, pixka bat aldatzen da jerga.
- Hiztegia...
- Bai. Hiztegia. Gero daukagu sagardozale somelier-a, hauek ba igual orain dela hiru urte edo lau deskubritu zuten sagardotegia, baina hala ere adituak balira bezala jokatzen dute; hauek dira ja hiritarragoak, Donostia, Bilbo inguruko jendea, exekutiboak, profesional liberalak... Beste jende...
- Ikusi batera antzematen da. Euzkitze janzkera dute hauek ala ez?
- E, tankera hortakoa [horretakoa]. Igual sobrioagoa, beharbada e? Sport-ez joaten dira normalean sagardotegira, baina sport diseinuzkoa edo, batzuk traje eta korbatarekin ere bai, e? ikusi izan ditut...
- Gizajoak...
- Bai. Bai. Bai. Bai.
- Batere bildurrik ez hauek!
- Asko edukiko dituzte eta, traje eta korbata asko.
- Seinale.
- Hauek ere beraz ezagutu dute sagardotegiko mundua, eta?
- Bai. Eta hauek ba, hauek ere epaitu egiten dute sagardoa, baina beste estilo, estilo batean. Hauek hartzen dute, betetzen dute pixka bat basoa eta lehengoa, ardoarekin egiten den bezala? Argitara eramaten dute kolorea ikusteko. Gero edalontziari buelta batzuk ematen dizkiote, hola, astindu, usaina askatzeko...
- Um!
- Eta usaina egiten dute, eta gero pixkanaka-pixkanaka-pixkanaka edan, eta gero komentarioak:
- Eta hauek hondarra botatzen dute lurrera, ala dana, dana, [dena, dena] tragatzen dute?
- Ez. Hauek hondarra botatzen dute e, lurrera e, eske ikasten oso azkarrak dira...
- O sea, koreografiaren jabe egiten dira.
- Bai. Bai. Bai. Bai. Ze sagardozale tradizionaletan asko fijatzen dira, hobetzeko. Hauek pentsatzen dute haiena hobetzen ari direla.
- Ari direla.
- Kalitate, kalitate sistemak eta nola inplantatzen diren,
- Klaro.
- Ba halako, halako zerbait.
- ISO!
- ISO!
- (barreak)
- Eta gainera, hori, egiten dituzten komentarioak ere die [dira] landuagoak, e. Ba batek esaten du igual: "Jo, ba, sagardo honi... utzi dit bukaeran hola, haritz bouquet bat bezala, eta...
- Horrelako komentarioak egiteko....
- Arazo bat izaten dute, e, sagardotegietan burrunba izaten da, eta telefono, patrikako telefonoen txirrina ez dute entzuten, eta horrekin disgustu bat baino gehiago izaten dute, eta gero haserretzen dira baita ere ba sagardotegiko menua oso mugatua delako, batzuek gainera ardoa ere eskatzen dute, gerorako. Lehenengo sagardoa edan, eta gero, gero ardoa.
- Sailkapen bat baduzu aipatzeko. "sagardozale "gora euskal kultura!"
- Bai.
- (barreak)
- Bai. Aurrekoak talde txikitan ibiltzen dira, hau talde handitan, autobuska etortzen dira, hauek normalean izaten dira euskaltegietako ikasleak, edo herriren bateko euskara elkarteko kideak, edo kultura-elkarteetakoak, edo bertsozale, bertso, bertso-eskolakoak, holako...
- Taldeka.
- Taldeka. Talde handian
- Gustatxen zait...
- Eta hauei...
- Gustatxen zait sagardotegia.
- Ikaragarri. Ikaragarri. Eta gainera iruditzen zaie sagardotegia dela euskal kulturaren tenplua, edo hola. Orduan, e, ez da bakarrik ondo pasatzeko toki bat, baizik kultur ekintza bat, kultur ekintza baino geyo [gehiago] nik esango nuke ia ekintza mistikoa. Gainera saiatzen dira beste gauza batzuekin uztartzen, batzuek trikitilariak eramaten dituzte eurekin sagardotegira, beste batzuek koadernotxo batzuk euskal kanten letrekin, eta jota ke ibiltzen dira kantari: "Atharratze jaur gainian... "
- Beraz, horiek dira, "sagardozale gora euskal kultura!", horrelakoak topatzen badituzue, beraz, badakizue nolakoak diren normalean.
- Normalean.
- Eta azkenean, azkenik, sagardozale harrapakariak,
- Eta horiek...
- Ui, ui, ui, asko daude holakoak.
- Horiek izaten dira koadrilan jun [joan] eta besteak kupelean dauden bitartean mahai ondoan geratzen direnak...
- (barreak)
- Hezurra txupa eta txupa, horrela...
- Nagusia txuletarekin noiz etorriko zain bera bakarrik txuleta erdia jateko aprobetxatu, eta gero besteei e...
- Hezurra besteentzako.
- Gehitzeko.
- Putrea, ezta?
- Putrea.
- Eta haragia, emakumearena ahal bada, ezta?
- E?
- Hauentzat haragia emakumearena ahal bada, ezta?
- Hori... Hala bada, oraindik eta hobeto...
- Ze ikusten duzue zuek sagardotegietan? Joan beharko dugu geuk ere halako fa...