IFB - Irakasleen formaziorako bideo-saila: hamasei ale berri
Egun gutxi barru egongo dira HABE Liburutegian IFB - Irakasleen formaziorako bideo-saila bildumako ale berriak. Hamasei DVDtan HABEk udan eratu zituen hitzaldiak bildu ditugu; eta baita La lengua oral coloquial y el aprendizaje de L2 — Lagunarteko ahozko hizkuntza eta H2ren ikaskuntza ikastaroaren baitan egin zirenak ere. Ikastaro hori Euskal Herriko Unibertsitateak eta HABEk eratu zuten Donostiako XXV. Uda Ikastaroen barruan.