Kalean da jadanik Itzulpen Saileko 49. alea.
Liburuaren izenburua da INPUTetik OUTPUTera. Bigarren hizkuntzaren eskurapena: irakasleentzako gidaliburua eta Bill VanPatten-ek idatzi du.
Zer egiten dute ikasleek beste hizkuntza bat eskuratzen dutenean? Zein etapatatik pasatzen dira? Zein itxura du bigarren hizkuntza horrek? Zelako akatsak egiten dituzte ikasleek? Zein eragilek baldintzatzen dute eskurapena? Horra hor, besteak beste, liburuaren egileak mahai gainean jarri eta erantzuten ahalegindu den hainbat galdera. Bill VanPaten-ek xehe-xehe azaltzen ditu erraz ulertzeko moduan gaur egun hizkuntz irakaskuntzaz dakizkigun ipi-apa behinenak. Merezi duen liburu baten aurrean gaude ezbairik gabe.
