Hona hemen elkarrizketan irakurri ahal izango dituzun hainbat hitz:
Flamenkoa
Rocka
Emanaldia
Publikoa
Diskoa
Jaialdia
Hitzak irakurrita, zer aurreikuspen egiten duzu testuaren inguruan? Zure ustez, zeri buruzkoa izango da?
Orain irakurri testua:
Tomasito: "Ezustekoak izango dira Sustraiez Blai Jaialdian eskainiko dudan emanaldian"
Zaldibiako antzokian ikusi ahal izango dugu datorren azaroaren 7an Cadizetik datorkigun konpositore, kantari eta dantzari hau. Ikusleak hunkitu eta harritzeko asmoz dator eta ziur gaude bere emanaldiakharri eta zur utziko duela bat baino gehiago. Aurrerapen gisa, hauxe da kontatu diguna:
Zein animorekin zatoz Gipuzkoara? Oso animatuta, besapean diskoa daramadalako eta jendeak entzun dezan nahi dudalako.
Jo al duzu inoiz Euskal Herrian? Ze oroitzapen dituzu publikoaz? Bai, ez da lehenengo aldia eta oso publiko autentikoa iruditu zitzaidan, kultura musikala duena, jakin badaki entzuten.
Zer esan nahi duzu flamenko-rock egiten duzula esaten duzunean? Adibidez, buleria bat jotzea gitarra elektrikoak lagunduta, akordeak flamenkoak dira, nire kantatzeko modua flamenkoa da: azken finean, lapikoko eder bat osagai onez egina.
Zer esan nahi du, zehatz-mehatz? Norberak nahi duena egitea esan nahi du. Niretzat, fusioa askatasuna da eta kasu honetan nire diskoa flamenko-rock estilokoa da. Diskoa entzun egin behar da ulertzeko.
Nolako kontzertua eskainiko duzu Sustraiez Blai Jaialdian? Nire lan berria aurkeztuko dut. Egia da nire kontzertuetan jendea alaitu egiten dela; batzuek urdaiazpikoa jaten dute, beste batzuek maitasuna egiten dute, aspaldiko partez, mozkortu egiten dira... etab.
Nola doa zure diskoaren salmenta? Oso pozik nago ederki saltzen ari delako.