Azken hilabeteotan gogor eta indartsu dabilen musika-taldea da
We Are Standard (Getxo). Aire eta dotorezia britainiarraz jantzita etorri dira taldekideak Loiun (Bizkaia) egin dugun hitzordura. Getxo Portsmouth (Ingalaterra) aldera begira dagoela diote... Datorren urte hasierarako editatuko dute hirugarren bilduma, Ingalaterran. Aurkezpen-bideoak ere han egingo dituzte. "Aspalditik dugun nahia beteko da, izan ere, Ingalaterran egingo dugu datorren diskoaren promozio bira". Hurrengo geldialdia, berriz, Tokion egin gura dute.

Segidan, testutik atera ditugun hainbat esaldi irakurriko dituzu. Nor bere lekuan kokatu behar duzu. Erne, beraz!