HABE - Ikasbil euskadi.net
 
HABEren 25. urteurrena  
HABEren 25. urteurrena

HABEk eta EUSKADI IRRATIAK Aperitifa hartzera gonbidatzen ditu euskaltegietako ikasle eta irakasleak 

HABEren 25. urteurreneko ospakizunen baitan, datorren azaroaren 4an, eguerdiko 12:00etatik aurrera EiTBren Bilboko egoitza nagusian "Aperitifa" irratsaioa euskaltegietako ikasle eta irakasleekin egiteko asmoa dugu.

Garikoitz Udabek zuzentzen duen irratsaioan azken 25 urteotan euskara ikasten eta irakasten aritu diren ikasle nahiz irakasleek zorionak jasoko dituzte. Horretarako, EiTBren Bilboko egoitza nagusian elkartu eta irratsaioa zuzenean egingo dugu.
Edozein argibide behar izatera, jar zaitez zure euskaltegiarekin harremanetan.   

  
                                                          

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52