| HABEren 25. urteurrena |
|
 |
Ekitaldia Andoni Aizpuruk zuzentzen duen Horrelakoa da bizitza saioan
Azaroaren 11n, Donostiako Kursaal jauregian ospatu zen HABEren 25. urteurreneko jaialdiaren inguruko erreportaje labur hau ikusi ahal izan genuen etb1en. Bere garaian Errenteriako Udal Euskaltegiko irakasle izan zen Andoni Aizpuruk zuzentzen duen telebista-saioan, ekitaldiaren inguruko xehetasunak jasotzen dira. Bertan zegoen giroa, omenduak izan ziren pertsonen ingurukoak, bertaratu zirenen iritziak, pertsonaia famatuak... Naroa Iturri erreportaria galdezka ibili zen: Zer esan nahi dute HABE izena osatzen duten siglek?