HABE - Ikasbil euskadi.net
 
HABEren 25. urteurrena  
HABEren 25. urteurrena

"Lehenak badu geroa" jardunaldi akademikoa 
Dokuteka:  uda beroa
Ariketa:  1. maila

HABEren 25. urteurrena dela eta, datorren ostiralean, hilak 28, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan "Lehenak badu geroa" jardunaldi akademikoa antolatu du HABEk.

Lan-jardunaldi hau helduen alfabetatze-sareko ikas-prozesuari buruz HABEn egin berria den azterlanean oinarrituko da. Horretatik abiatuta, une honetan dugun egoeraz eta etorkizun hurbilerako izan ditzakegun erronkez gogoeta eta solas egiteko une aproposa bilakatzea espero dugu.

Bi ekitaldi berezi antolatu nahi izan dira HABE erakunde autonomo gisa eratu zeneko 25. urteurrenean:
Alde batetik, ekitaldi instituzional nagusia, helduen alfabetatzeak euskara berreskuratzeko prozesuan duen garrantzia gizartearen aurrean nabarmentzeko helburuz antolatua eta joan den azaroaren 11n Donostiako Kursaal jauregian elkarrekin ospatu genuena.
Bigarrena, berriz, datorren ostiralean, azaroaren 28an, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian egingo da.
Lan-jardunaldi hau helduen alfabetatze-sareko ikas-prozesuari buruz HABEn egin berria den azterlanean oinarrituko da. Horretatik abiatuta, saioa baliatu nahi du HABEk une honetan den egoeraz eta etorkizun hurbilerako izan daitezkeen erronkez gogoeta eta solas egiteko.

Egitaratua:

09:00 Agurra: Patxi Baztarrika - Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

09:15 "Euskalduntze-alfabetatzea: ikasprozesuaren azkerketa 2000-2001 / 2006-2007": Josu Perales - HABEko teknikaria

10:00 Mahai-ingurua: "Emaitzak nola hobetu" - Euskaltegietako kideak

11:00 Atsedenaldia

11:30 "HABEren egitasmo berriak": Joseba Erkizia - HABEren zuzendari nagusia

12:00 "Ikasprozesuaren eraketarako eredu berriak: Autoikaskuntza eta ikaskuntza konbinatua aztergai" - Lantaldean aritu diren irakasleak

13:30 Amaiera : Joseba Erkizia - HABEren zuzendari nagusia

        

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60