HABE eta EITB elkarlanean
Ele-alea eta Kerman, mintzalagun bila euskara-ikasleentzako bi produktu berri HABE eta EITBren eskutik.
Ele-alea irratsaioa
Euskadi Irratia HABErekin lankidetzan ELE-ALEA irratsaio berria bat emititzen hasiko da gaurtik aurrera astelehenero gaueko 21:00etan. Xabier Sukia kazetaria izango da gidari eta berarekin batera euskara ikasten ari edota aritu diren gonbidatuak izango ditu alboan. Horrezaz gain, HABEk eskainitako tarteak ere izango dira irratsaioaren baitan.
Irratsaioan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu. Gustu baduzu, bakarka nahiz taldean, deitu 943.012250 telefonora edo idatzi ele-alea@eitb.com helbidera irratsaioan parte hartzeko prest zaude(te)la adieraziz. Irratsaioan zuzenean galderak egiteko: 943.01.22.00. Ikusiko duzu zein zirraragarria den irratsaio bat egitea!
Kerman, mintzalagun bila
Umorezko mini-espazio hauek euskara ikasteko sortuak dira. Protagonista Kerman da, euskaldun berri kaskagogorra. Urteak daramatza euskara ikasten, era guztietako metodoak probatu ditu, baian oraindik ere ez da behar bezala hitz egiteko gauza. Egoera tamalgarri hori amaitu nahiko du behin betiko. Horrenbestez, era guztietako egoerak eta solaskideak izango ditu aurrez aurre, eta moldatu egingo da, gainera: behingoz eguneroko bizimoduko egoerak euskaraz konpontzeko gai izango da.
Mini-espazio hauek ETBren hiru kateetan emango dira, egunean bizpahiru aldiz.
Bi produktuen berri hemendik aurrera atari honetan.