HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Euskara-agiriak / 4. maila. Ereduak

Azterketaren deskribapena

Irakurmena
Egitekoa: Azterketariak emandako testu bat irakurriko du. Ondoren, hitz gutxitan (50-70 hitzetan) laburbilduko du idatziz.
Idazmena

Egitekoa: Azterketariak gutxienez 350 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa, erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa.

Idatzizko proba honen iraupena, guztira, hiru ordukoa izango da gehienez.

Entzumena

Egitekoa: Testu bat grabatuta entzungo du azterketariak, eta hitz gutxitan (50-70 hitzetan) laburbilduko du idatziz.

Mintzamena

Egitekoa: Idazmena neurtzeko proban jorratutako gaia izango du hizpide azterketariak, ordu erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatzeko aztertzaileen aurrean.

Ariketak berak 10 minutu inguru iraungo du.

Ebaluatzeko irizpideak:

Idazmenaren eta mintzamenaren probak ebaluatzerakoan, kontuan izango dira a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona, eta b) zuzen (gramatikaren arauak betez) eta egoki (testuinguruaren arabera eta testuaren legeen arabera) egin duen.

Entzumenaren eta irakurmenaren probak ebaluatzerakoan, kontuan izango da a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen.

Azterketa-ereduak

Informazio gehiago: HABEren euskara-agiriak
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60