Zatoz euskaltegira!
HABEk 2008-2009 ikasturteari dagokion matrikulazio kanpaina abiarazi du, Gogoa non, zangoak han. Zatoz euskaltegira! lemapean.
Horretarako telebistarako eta irratirako iragarki bana prestatu ditu. Horrezaz bat, afixa ere prestatu du, eskatzen duten euskaltegiek baliatzeko.
Matrikulazio kanpaina datorren irailaren bukaera bitartean luzatuko da.
