Osakidetzako hizkuntza-eskakizunetako probak biltzen dituen liburua
Osakidetzak atera berri du bertoko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetan erabilitako probak biltzen dituen liburua; hain zuzen ere, "Hizkuntza-eskakizunak. Atariko probak eta azterketa ereduak" izeneko liburua.
Bertan, atariko probetan eta proba
idatzietan erabilitako zenbait eredu daude jasota. Hain zuzen ere, 1., 2. eta 3.
hizkuntza-eskakizunetan (HE) (ez dago laugarrenekorik) erabilitako probak
aurkitzen dira bertan; 3. HEan izan ezik, gainerako bietan bizkaierazko ereduak
ere jasota daude. Liburuaren bukaera aldera, 2. eta 3. HEetako ahozko probetan
erabilitako zenbait gai ere azaltzen dira. Liburuaren azken atalean, atariko
probetako eta irakurmeneko probetako ariketen erantzunak datoz.
Liburu honek urrats bat gehiago izan
nahiko luke Osakidetza euskararen erabilera bere jarduera guztietan zabaltzeko
egiten ari den ahaleginean, hala nola
3000 lagun inguruk parte hartzen duten euskara ikasteko deialdiak eta Osatuz
programa, hain zuzen ere osasun-zerbitzuetako premia komunikatiboei egokitutako
material bereziak (aldizkaria, webgunea eta irratsaioak).
Osakidetzako azterketa ereduak Internet-eko helbide honetan dituzu.