HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Albisteak / Gogoan izan
Izenburua
 
Gogoan izan

ZUZENBIDEA materiala: Justizia alorreko langileak euskalduntzeko ikasmaterial berria 

2005ean  ZUZENBIDEAN izeneko liburua argitaratu zuen HABEk eta oraingo material hau orduko hura osatzera dator. 

HABEren kurrikuluaren 2. mailan ari diren Justizia Administrazioko langileei zuzendutako ikasmateriala da, Justizia alorreko langileak euskara ikasteaz gain, trebatu ere egin daitezen bere alorreko gaietan.

Ikasmaterial berri hau ondoko hauek osatzen dute: 

        1. Ikasleentzako 2 liburu:
           Zuzenbidea 1 eta Zuzenbidea 2
        2. CD bat bertako elkarrizketak eta transkripzioak biltzen dituena
        3. Irakasleentzako liburua.
           HABEren webgunean dago eskuragarri:
             www.habe.euskadi.net

Ikasmaterial hau salgai dago eta salneurria 20,00 eurokoa da. Ikasle-taldearentzat eskatutako aleek %50eko beherapena izango dute.

     Ikasleentzako liburuak eta CDa eskuratzeko:
                HABE: 943 02 26 00
            Vitoria-Gasteiz kalea, 3
                        20018 Donostia
                          info@habe.org

Informazio gehiagorako, ikus hiruorrikoa

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52