Itzulpen Saila bildumako ale berria

HABEko Prestakuntza atalak aste honetan eman du argitara "Itzulpen Saila" bildumako 50. alea: Entzumena bigarren hizkuntzan. Teoria eta praktika.
Egileak John Flowerdew eta Lindsay Miller dira. Zailak dira trebetasun hartzaileetan gizakiak darabiltzan prozesuak behatzen. Hizketan ari denak, hizkuntza ekoizpena jartzen du irakurgai edo entzungai. Egileek beraiek dioskutenez, Entzumena Errauskineren antzera izan da tratatua. Hala ere, komunikazio-gaitasunaren funtsezko partea da. Entzumenari beste trebetasunei eskaintzen zaien arreta bera eskaini behar zaio, bai ikasgelan bai hizkuntzen irakasleen prestakuntzan. Benetan merezi duen liburu baten aurrean gaude. Hiru zatitan sailkatu dute egileek mamia: abiapuntu historikoa, eredu pedagogikoa eta haren aplikazoa, eta, ikaskuntzaren eta ebaluazioaren gakoak. Luze joko luke mamiaren ipi-apa guztiak hemen zerrendatzeak. Izan ere, ez genuke oker handirik egingo baldin eta esango bagenu Entzumenaren Vademecum-aren aurrean gaudela. Biziki gomendatzen dugu hemendik.
Bildumako dokumentuen zerrenda osoa ikusteko klikatu hemen.