HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Idatziak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Zainbide, haurrak babesteko
 

Zainbide  EAEko _______(1)_________ prebenitzeko proiektua da. ____(2)____herri industrializatuetan osasun-arazo nagusietako bat dira. Garrantzitsuak dira, ez eragiten dituzten heriotzengatik edo sortzen dituzten ezintasunengatik bakarrik, baita heriotza goiztiarraren kausa nagusietakoa direlako eta gazteen artean gertatzen direlako ere. Horregatik, ______(3)_________ prebentzioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren lehentasunetako bat da.
Lau urte bitarteko haurren istripu-eremu nagusiak hauek dira: ___________(4)________________

Ikuspuntu prebentibo eta epidemiologikotik istripua ez da ___________(5)________.
Zainbide proiektuaren helburua da _____________(6)_____. Prebentzioko neurrien artean, arauak eta ingurua aldatzeaz gain, ____________(7)___. Eremu horretan osasuneko profesionalen funtzioa oso garrantzitsua da, gurasoen jarrera-aldaketan duten garrantziagatik. Ikerketek diotenez, gutxienez, istripuak % 15 murriztu daitezke.

Neurri praktikoak

Trafiko-istripuei dagokienez, oinarrizko aholkua eta ia bakarra da __________(8)________, trafikoko lesio larriak ia % 67an eta heriotzak % 71n gutxitu baitaitezke. Haurren asfixia saihesteko ________________(9)____________ azpimarratzen dute.
Jausteko arriskuak gutxitzeko, komenigarria da ___________(10)___________________. Pozoidura eta intoxikazioetan, mezua garbia da: ______(11)________________. Aholku hori aintzat hartuz gero, ustekabeko eta ezbehar larri asko eragotz daitezke.
Erreduretan, aholkua ezberdina da haurraren adinaren arabera: lehen hilabeteetan
______(12)_____________________. Haurrak autonomia hartzen duen heinean, __________(13)_______ gertatzen da istripu gehien. Ez da komeni haurra _____________(14)____________. Horrekin batera, _____(15)___________________
______________________________________. Mezu arruntak dira, baina eraginkorrak eta erredura ugari galarazten dituztenak.

Prebenitu daiteke

Beraz, haurrak babesteko gurasoek duten neurri eraginkor bakarra PREBENTZIOA da. Gurasoek jakin behar dute beren seme-alabek istripuak izateko arriskua dutela. Istripu gehienak ez dira gertatzen halabeharrez eta, beraz, saihestu ahal dira. Adin eta istripu mota ezberdinei buruzko informazioa jasoz gero, horietako asko prebenitu ditzakegu eta beren ondorioak gutxitu. Gurasoen erantzukizuna da haurren ingurua aldatzea, arriskua sor dezakeen edozer gauza kenduta. Horrela lortuko dugu ahalik eta inguru seguruena.

Horrek ez du esan nahi haurrak kristalezko kutxa batean bizi behar duenik, baina ezta alderantziz ere. Askatasuna behar du, baina ezin da erabat aske utzi, arrisku ugari izango bailituzke. Haurra zaindu egin behar da, baina gehiegi zaintzeak ere haren autonomia ito dezake. Egoera ideala haurraren esperientzien eta helduen kontrolaren arteko oreka lortzea da, gurasoen presentzia jarraituaren eta kanpoko bizigarri berrien artekoa. Gurasoak dira familiaren oreka lortu behar dutenak eta, horretarako, Osakidetzako pediatra-taldeen laguntza eta babesa dituzte, gero eta talde gaituagoak Zainbide proiektuaren bitartez.

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60