HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Idatziak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Gure haurtxoak xaboia jan du

Haur bakoitzak bere mundua du. Baina, koskortu ahala, denek antzeko istripuak sufritzen dituzte batez beste. Haur guztiak erortzen dira: lehenengo, sehaskatik edo aulkitik; gero, korrika dabiltzala; eta, ondoren, zuhaitzetatik. Gauza bera gertatzen da erredurekin (bainuontzian, isurkiekin, pospoloekin, labearekin, plantxarekin...) edo itotzeekin.
Urtea bete arte haurrak egonezinak eta bihurriak dira. Arrastaka dabiltza eta zutitu eta oinez ibili nahi dute. Kolpe handiak hartzen dituzte: askotan, altzarien ertz zorrotzekin. Aurkitutako guztia ahora eramaten dute eta itotzeko arriskua handia izaten da.
Batetik bi urtera oinez badakite. Beren kasa ibiltzen dira eta irudimena eta maltzurkeria lantzen dituzte. Istripuak ugaritu egiten dira: intoxikazioak, elektrokuzioak...
Kontuz ibili behar da 2tik 4 urte bitarteko haurrarekin: ateak irekitzen eta ixten ikasi du, guraizeak eta labanak erabiltzen ere bai, handien antzera ibili nahi du... Beraz, garai horretan gertatuko dira istripurik larrienak.
5etik 10 urtera istripuak gutxitzen badira ere, larriagoak izaten dira gertatzen diren horiek.
Espezialistek diotenez, osasun-heziketan omen dago istripu horiek saihesteko aukera bakarra: haurrari ondo erreparatu behar zaio, etxea haurrarentzat egokitu behar da, ez da sekula beste haur baten ardurapean utzi behar... Honelako neurriak hartzea komeni da etxeko istripuak gutxitzeko.

Gure haurtxoak jaboia jan du. Habe aldizkaria, 167. zk., 30 or.

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60