HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Zientzia, umorea eta boterea
Zientzialariek zientziaren berri ematerakoan azaldu baino gehiago ezkutatu egiten dutela uste du jende askok. Hori, hala ere, ez da zientziarekin bakarrik gertatzen ekonomia eta politika ere antzekoak baitira.

Zientzia, umorea eta boterea




Hiztegi lagungarria


Ekonomialari. Ekonomia lanbide duena. Adibidez: Unibertsitateko irakasle zen lehen, eta orain, berriz, enpresa pribatu batean ari da ekonomialari.

Esplika ezin. Zaila edo guztiz gaitza azaltzen, esplikatzen. Adibidez: Oso hizlari txarra da. hipotesi errazak esplika ezin bihurtzen ditu.

Ikuspegi. Ikusteko modua, ikusmoldea, jarrera. Adibidez: Ez nator bat zure ikuspegiarekin. Nire iritziz okerra da.

Iluntasuna. Argirik gabea. Testuinguru honetan ulergarritasunaren kontrakoa. (ikus ulergarritasuna).

Itzuli. Hizkuntza jakin batean dagoena beste batean jarri. Adibidez: Nola itzuli duzu galdera hau: ¿Quedamos? Honela: Geldituko gara?

Lanabes. Lantresna, lanerako erreminta. Adibidez, Ordenagailua ia lantoki guztietan dagoen lanabesa da.

Modu herrikoia. Edonork ulertzeko moduan esan gauzak, edo gaiaz ez dakienak ulertzeko moduan. Adibidez: "Norteko ferrokarrila" irratsaioan zientzia modu herrikoian azaltzen dute.

Sasi zientifiko. Zientziaren izenean esandakoa, oinarri sendorik gabe. Adibidez: Zientzialari batzuek klima aldaketaren arrazoiak sasi zientifikoak direla esaten dute

Udaletxe. Herriko Etxea. Herri nahiz hiriko zerbitzuak kudeatzen diren erakundea. Adibidez: Alkate honek udaletxean ordu asko ematen ditu lanean.

Ulergarritasun. Ezaugarri bat da, ulergarria denak daukana, ulertzen edo konprenitzen denak alegia. Adibidez: Testuaren ulergarritasuna behar-beharrezkoa da testu horren gaia zein den jakiteko.

Uztartu. Elkartu. Adibidez: Posible da zientzia eta umorea uztartzea.





HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52