Erosketak hatz-marka bidez ordaintzea
Erosketak hatz-marka bidez ordainduko ditugu denbora asko baino lehen. hatz-markak oraingo txarteletako klabearen funtzioa beteko duelako. Ondorioz, saltzaileak banketxeari komisiorik ordaindu beharrik ez du izango. Eta erosleak, berriz, ez du dirua kenduko dioten beldurrik izango.
Albiste hau duzu ikusgai bideo honetan.
Transkripzioa
Ikusi
Egunero egiten ditugun erosketak hatz-marka bidez ordainduko omen ditugu denbora asko baino lehen. Hala nabarmendu dute, behitzat, Euskal Merkatarien Ganberako kideek Donostian egiten ari diren jardunaldietan. Hatz-markak oraingo txarteletako klabearen funtzioa beteko du. Sistema berriak saltzailearentzat eta eroslearentzat ditu abantailak: saltzaileak, bankuari komisiorik ordaindu beharrik ez duelako izango; eta erosleak, berriz, ez du dirua kenduko dioten beldurrik izan behar. Bere hatz-marka ez baitio inork lapurtuko txartela ez bezala. Japonian eta Alemanian gero eta erabiliago da hatz-marka bidezko ordainketa-sistema. Gure artean oraindik ia ezezaguna da baina hori izango omen da denbora asko baino lehen gehienok ordaintzeko erabiliko dugu modua.