HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Trafiko isunak
Trafikoa erregulatzeko indarrean jarri diren neurrien artean isunak ordaintzeko modu berriak daude. Neurri hauen bidez errepidean segurtasun handiagoa lortzen ari direla argudiatzen dute arduradunek.

Trafiko arau berriak eta isunak



Hiztegi lagungarria


Ados egon. Konforme egon. Adibidez: Gurasoak ados daude haurrak ikastola horretan matrikulatzeko.

Aholkulari. Gomendioak ematen dituena. Adibidez: Sailburuak erabaki hori hartu aurretik aholkulariak esan diona kontuan hartu du.

Azpimarratu. Esandako zerbait nabarmendu, ohartarazi. Adibidez: Hitza azpimarratu egin nahi baduzu, belztu edo azpian marra jarri.

Bote prontoan. Bote lasterrean, bat-batean. Esaterako, zerbait entzundakoan beste zerbait esatea berehala, gehiegi pentsatu gabe, edo burura etorritako lehen gauza. Adibidez: Kalean nindoala, turistak ea jateko tokirik ezagutzen nuen galdetu zidan: bote prontoan lau jatetxe esan nizkion.

Ez dakit zer, badakit zer. Hau, eta beste, eta beste hura... Adibidez: Isuna jarri zidaten gaizki aparkatzeagatik, eta isuna ez ordaintzeko aitzakia bila hasi nintzen: ez dakit zer, badakit zer...

Indarrean sartu. Indarrean jarri. Lege baten betebeharra hasi. Adibidez: Txilen indarrean sartuta dago langileentzako bazkalosteko siesta onartzen duen legea.

Isuna. Legea haustegatik ordaindu behar den dirua. Adibidez: Trafiko isuna lehen hamabost egunetan ordainduta, erdia ordaindu beharko da.

Radarra antzeman. Radarra non dagoen igarri. Adibidez: Auto batzuek radarrak antzemateko sistemak dituzte.

Tarteka-marteka. Noizbehinka, aldian behin. Adibidez: Tarteka-marteka ikuskizunen bat ikustera joatea gustatzen zait.

Zauritua. Adibidez, istripu batean min hartu duena. Adibidez: Aurtengo udako opor-irteeran iazkoan baino zauritu gutxiago izan dira.

Zigorren ondorio. Zigorrei esker. Adibidez: Itxuraz zigorren ondorioz, auto-istripuetan jende gutxiago hiltzen da.



HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60