HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Ura aurrezteko aginduak
Eskoriatzako udala izan da lehena urak aurrezteko arauak indarrean jartzen. Bertako teknikari batek zein modutan ura aurreztu beharko den azaltzen du.

Ura aurrezteko aginduak

Saioa entzun aurretik, hitz eta esaera hauen bidez saia zaitez irudikatzen zertaz den saioa. Oraindik ez ezazu hiztegian begiratu, entzun ahala testuingurutik esanahi gehienak atera ahal izango dituzu eta.

  • ordenantza
  • birgaitu
  • aurreztu
  • presio erregulatzaile
  • difusore
  • emari
  • tanga
  • deskarga bikoitza
  • hustuketa eten
  • ur gris
  • euri ur



Hiztegi lagungarria


    
Aurreztu. Testuinguru honetan ez xahutu, alferrik ez gastatu. Adibidez: Eskoriatzako udalak diru asko aurreztu du ura galtzen duten hodiak konponduta.

Birgaitu. Berriz gaitu, lehen ez zeukan zerbait jarri. Adibidez: Autobus guztiak birgaitu egin dituzte, eserleku guztietan segurtasun-uhalak jartzeko. 

Deskarga bikoitza. Bi deskargaduna alegia. Adibidez: Gaur egun, komunetako ur-tanga gehienak deskarga bikoitzekoak dira. 

Difusore, Ura aurrezteko aparailua, iturrien muturrean jartzen dena.  Adibidez: Difusore batzuk filtro modukoak dira, eta urari haizea eransten diote. Baina kareak hondatu egiten ditu. 

Ur emaria. Ur kopuru isuria. Adibidez: Iturriaren ur emaria gutxitzeko kanila konpondu du. 

Euri-ur. Euritik datorren ura. Adibidez: Badaude euri-ura jasotzeko sistemak, eta gero, adibidez ur horrekin loreak ureztatzeko.

Hustuketa eten. Ur-hustuketa moztu. Adibidez: Komunetako ur-tanga husteko botoi bat  sakatzen da, baina sistema batzuek hustuketa eten ere egiten dute.  

Ordenantza. Administrazioak ematen duen arau-multzoa, lege edo dekretu bat aplikatzeko. Adibidez: Tabakoaren legea zela eta udal-ordenantzak atera zituzten udal askok.

Presio erregulatzaile. Etxean ura zein presiotan sartzen den jakiteko tresna. Adibidez: Uraren presio erregulatzaileak era askotakoak daude, hainbat diametrotakoak badira.

Ur-tanga. Urarentzako ontzia, tankea. Adibidez: Komuneko ur-tangan adreilua sartuta ura aurrezten da.

Ur gris. Ur erabilia. Adibidez: Donostiako udalak oraintsu arte ur edangarria erabiltzen zuen herri lorategiak zaintzeko. Orain ur grisak darabiltza. 



HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60