Hontzak ikusi nahian
Gautxoriak ikusteko aukerak urriak izan ohi dira. Kantuak, ordea, errazago aditu daitezke. Ornitologoak hontzei buruzko kontuak zabaltzen ditu saio honetan.
Hontzak
Hiztegi lagungarria
Behatzailea. Arretaz begiratzen duena. Adibidez:
Hegazti harrapari guztiak, hontzak, mozoloak... behatzaile apartak dira.Deiadar. Testuinguru honetan, hegaztiak ateratzen duen hotsa. Adibidez:
Txoriak fruta-arboletatik uxatzeko harraparien deiadarraren grabaketak jarri zituen txorimaloan, baina alferrik. Erakartzea. Zerbaitek norbaitengana hurbilaraztea, edo gustukoa izatea. Adibidez:
Gaztetatik erakarri zuen antzerki munduak.Esamesak. Zurrumurruak, gaizki-esanak. Adibidez:
Esamesek esaten dutena egia bada, zuri ere badagokizu herentziaren zati bat. Ezagutza oso bestelakoa. Ezagutza oso desberdina. Adibidez:
Hura ez da unibertsitatera joan, baina 30 urte egin ditu tabernari, eta horrek ezagutza oso bestelakoa eman dio. Isuri Meditarreneoan. Isurialde Meditarranear. Euskal Herriari buruz, Ebro ibaian zehar Mediterraneora doazen ur-korronteak biltzen dituen lurraldea. Adibidez:
Baserri horrek bi aldeetara du teilatua: alde bateko euri ura Bizkaiko Golkora doa, eta bestekoak isuri Mediterraneoan barrena doaz. Izaera. Nortasuna. Adibidez:
Txakur horrek izaera lasaia du, altan dagonean salbu. Kabiatik gertu. Habiatik hurbil. Adibidez:
Belatz arrak habiatik hurbil uzten zion jatekoa emeari, edo habian bertan. Nekez pentsa daiteke. Zaila da pentsatzea. Adibidez:
Nekez pentsa daiteke Zugarramurdiko haitzuloetan sorginkeriarik izan zenik. Propio joan. Nahita joan, berariaz. Adibidez:
Interneten bidez erosi beharrean saltokiraino propio joan gara sarreren bila. Sasoi horretatik kanpo. Urtaro, urte-sasoi horretatik kanpo. Adibidez:
Tomatearen hazia berez otsailean ereiten da, baina gaur egungo negutegietan sasoi horretatik kanpo ere egin daiteke. Ugaltzera. Kumeak izatera. Adibidez:
Txingudiko padurara hainbat hegazti etortzen da ugaltzera, baina lehorte latz honekin zaila izango da berriro etortzea.