Facebook
Facebook gizarte sarearen garrantziaz aritu dira Faktoria irratsaioan informatikako zenbait adituekin.
Facebook
Hiztegi lagungarria
20tik 35 urte bitartekoa. Urte-tarte horietan dagoena. Adibidez:
Tuenti sare sozialean ia ez dabil 20tik 35 urte bitarteko jendea.Aditua. Gai batean jakituna. Adibidez:
Hitzaldia informatika-adituentzako zen.
Argazkiak partekatu. Kasu honetan, argazkiak konpartitu. Adibidez:
Pederastek euren artean haurren argazkiak partekatzen dituzte Internet bidez.Arriskua. Kaltea gertatzeko aukera edo posibilitatea. Adibidez:
Bizitzak behar du arriskua, bestela aspergarria izango litzateke.Beharko! Zer erremedio! Adibidez:
Zer, bihar amaginarrebaren etxera zoaz bazkaltzera? Beharko! Bestela, emaztea haserretuko zait.
Gutxi-asko badakigu. Gutxi gorabehera badakigu. Adibidez:
Gutxi-asko badakigu jaialdira zenbat datozen.Iraultza. Erreboluzioa. Adibidez:
Frantziako Iraultza izan zen ezagutu den iraultzarik handiena. Izarrak. Kasu honetan, asko nabarmendu dena: artista, asmakizuna, aparailua... Adibidez:
Facebook sare soziala izan da aurtengo izarretako bat.
Kargu hartu. Aurpegiratu, zerbait kexuka aurpegira esan. Adibidez:
Nor zara zu niri kargu hartzeko?Lozorroan geratu. Erdi-lotan geratu. Adibidez:
Lozorroan geratu da Mozart entzuten.Neskalaguna. Andregaia. Adibidez:
Neskalagunak normalean eurak baino mutil garaiagoekin ibiltzen dira.
Ordu txikietan bukatu den parranda. Goizeko lehen orduetan bukatu den parranda.