KERMAN: Kaixo!
DENDARIA: Arratsalde on!
KERMAN: Arratsalde on! Ba, nik zapatak behar ditut, oinetakoak.
DENDARIA: Eta ze estilotakoak: hola, pixka bat jantziagoak edo sportago... KERMAN: Erosoak, baina ni bezala, dotoreak...zapata dotoreak.
DENDARIA: Eta goxoa nahiko duzu.
KERMAN: Bueno, bai, egunero ibiltzekoak.
DENDARIA: Eta bota batzuk? Zer moduz?
KERMAN: Ez, botak ez, ze oinetako sendoak baina arinagoak behar ditut, e? ze asko ibili behar dut.
DENDARIA: Zapatila batzuk, orduan?
KERMAN: zapatila ez, zerbait dotoreago pixka bat ze...badakizu zer? Egunero Euskal Telebistan irten behar dut eta Euskal herri osoa zeharkatu behar dut euskaraz mintzatzeko mintzalaguna bilatzen...ze, bueno, ni euskaldun berria naiz. Zu zer zara?
DENDARIA: Bueno, ni dendaria eta euskaldun zaharra.
KERMAN: Ba ni ez, ni naiz A2 mailakoa eta badakizu zer esan nahi duen A2 maila? A2 maila...abiapuntua...kar, kar, kar...bueno, orduan, Euskal herri osoan ibiltzeko oinetako berriak behar ditut.
DENDARIA: Saiatuko gara ateratzen.
Gogoan izan: behar izan perifrasiak euskaraz bi erabilera ditu: Batetik, beharra, premia, adierazteko: Kermanek zapata berriak behar ditu Edota Egunero ibiltzeko oinetakoak behar ditu Kermanek Bestetik, etorkizun hurbila: Zer egin behar duzue gaur arratsaldean?
|
KERMAN: hauek, beharbada, estuegiak dira, txikiegiak, min egiten didate.Badauzkazu beste neurrian? (Beste neurri batean)
Ba, begira, hauek, agian, handiegiak, ez? Zabalegiak.
DENDARIA: Zergatik ez zara pixka bat ibiltzen, probatzeko? Nik uste dut ondo dauzkazula!
Aizu, barkatu, zer iruditzen nire zapataren kolorea? Kolorea gustatzen zaizu?
BEZEROAK: Bai, kolore polita iruditzen zait!
KERMAN: Igual, beste kolore batean eskatuko diot, bai.
Bigarrenik, BESTE BAT: Dendariak zapata parea erakutsi dio, baina Kermanek beste neurri bat behar zuen Ez ahaztu BESTEri BAT jartzea. |
KERMAN: Bai, zapatak ondo ditut, baina badauzkazu beste kolorean?
DENDARIA: Ze kolore?
KERMAN: Ba, kolore fuerteago batean.
DENDARIA: Zerbait biziagoa edo?
KERMAN: Eta lokarridunak behar ditut, ze nik daukat oina estua, baina luzea... beno, dena doa konkordantzian, pixka bat eta nik asko zaindu behar ditut oinak, ze amatxok beti esaten du "Osasuna hasten da oinetan"
DENDARIA: Uste dut badakidala zer nahi duzun, badaukat zerbait zuretzako.
KERMAN: Igual, konbinatzeko gero zapatak... a ber... bai, beitu, hauek gustatu egin zaizkit, probatu egin behar ditut.
Ba, eman dut lehen pausua, hori da garrantzitsuena, hemendik aurrera, adi, e? badator Kerman!
Gaur zapata-dendan Kermani BEHAR IZAN agertu zaio. Eta BEHAR IZANek euskaraz bi zentzu ditu: batetik, beharra, premia adierazten du: Kermanek zapatak behar ditu Edo Zapatak ordaintzeko dirua behar du Eta bestetik, ETORKIZUN HURBILA ere adieraz dezake: Zer egin behar duzu gaur arratsaldean? Euskaldunak topatu behar ditut gaur arratsaldean Bigarrenik, BESTE BAT. BESTE BATek beti BAT hitza behar du aldamenean: Dendariak zapata pare bat erakutsi dio eta Kermanek beste neurri bat behar zuen. Beraz, gogoratu, e? BESTEk beti BAT behar duela alboan, GAZTEAko kontzertuetan bezala, BESTE BAT, BESTE BAT! |
Argi geratu da, ezta?
Bai? Bueno, ba badakizu, honekin edo harekin, baina egin!