KERMAN: E, barkatu, andre, askotan etortzen zara azoka honetara?
ANDREA: Bai, egunero.
KERMAN: A! Eta ezagutzen duzu fruta-denda on bat?
ANDREA: Bai.
KERMAN: Esaten didazu non dago?
ANDREA: Ba, hortxe bertan daukazu, Jesusa frutategia, oso fruta ona edukitzen dute.
KERMAN: A! ba... mila esker, andre, gero arte!
ANDREA: Bai, ez horregatik. Agur!
KERMAN: Azkena, nor?
DENDARIA: Zu zeu, beste inor ez dago eta.
KERMAN: Ba beitu, hasteko, laranjak behar ditut.
DENDARIA: Jateko laranjak?
KERMAN: Bai, noski, jateko laranjak! jateko, zertarako, bestela?
DENDARIA: Zumorako, adibidez.
KERMAN: A, bai, beitu, beitu, ba, bai, orduan, zukua eta jateko,biak, e? bietatik pixka bat
DENDARIA: Zenbat bakoitzetik?
KERMAN: Kilokada bat.bakoitzetik. Aizu, eta garai honetarako, zer beste fruta gomendatzen didazu?
DENDARIA: Ba... dauzkazu sagarrak, udareak, pikuak, marrubiak ere bai, oso onak daude.
KERMAN: Ba, beitu, kilo erdi udareak, nire aitonak esango luke kilo erdi madariak, baina nik kilo erdi udareak.
Kantitatea adierazteko, euskaraz, era honetako formulak erabiltzen ditugu: Bost kilo sagar Kilo erdi udare Bost litro esne eta Dozena bat arrautza Era berean, gogoratu ez dela gauza bera Dozena erdi azenario edota Dozena eta erdi azenario |
DENDARIA: Eta udareak nola nahi dituzu? berdeak, helduagoak?
KERMAN: Ez, hobeto helduak, gozoagoak, ze gainera berde ja nago ni berde, zure moduko neska politarekin.
DENDARIA: Eskerrik asko. Beste zerbait jarriko dizut?
KERMAN: Barazkiak... ez dakit ze barazki daukazun... barazki ona, e? eta freskoa...
DENDARIA: Ba, dauzkazu ilarrak, babak, bainak eta alkatxofak baita ere, oso onak daude.
KERMAN: Ba beitu, jarri alkatxofak, ze nik zaindu egin nahi dut eta, zaindu nahi dut eta orduan, jarriko didazu kilo bat alkatxofa?
DENDARIA: Kilo bat. Beste zerbait?
KERMAN: Eee, igual, patatak, bueno, ez, patatek asko gizentzen dute eta.
Azalpenak, esplikazioak emateko, besteak beste, euskaraz ETA eransten diogu aditz laguntzaileari: Sagarrak erosiko ditut, konpota prestatu nahi dut eta. |
KERMAN: Dozena erdi azenario eta dozena eta erdi porru, baina kontuz, e? ez dozena erdi porru, e? Dozena eta erdi porru, hamazortzi, e?
DENDARIA: Eta baratxuri edo tipula pixka bat gustu pixka bat emateko?
KERMAN: Ez, ez, ez, keba, keba. Zapore txarra uzten dute eta. Eta gero, agian, aizu, zita berezi bat baldin badaukat, ba... gainera, begira, bide batez, afari berezirako, ze postre gomendatzen duzu?
DENDARIA: Ba, marrubiak, adibidez.
KERMAN: Jarri kilo bat, mesedez. Bai, aizu, ez dizut galdetu, beharbada garestiak dira, hemen Eusko Labela da eta, guztia.
DENDARIA: Ez dira oso garestiak, bi euro laurogeita hamabost kiloa.
KERMAN: A! bale, bale, orduan bai. beno, eta guztira, zenbat zor dizut?
DENDARIA: Ba, holaxe, hamahiru euro.
KERMAN: Hamahiru. Suposatzen dut BEZa barne, ez? BEZa barruan.
DENDARIA: Bai, barruan dago.
KERMAN: Beno, ba, hamahiru euro, horrela, besterik ez!
DENDARIA: Horrela.
Gogoratu, kantitatea adierazteko honelako formulak erabiltzen ditugula: Bost kilo sagar edo Kilo erdi udare edota Bost litro esne Hori bai, kontuz erdiekin, ez nahastu, ez baita gauza bera, dozena erdi porru (sei) edo dozena eta erdi porru (hamazortzi) Bestalde, ARRAZOIAK EMATEKO, besteak beste, aditz laguntzailearen amaieran ETA jartzen dugu. Adibidez: Kermanek sagarrak erosiko ditu konpota prestatu nahi du eta. edo Kermanek ez du patatarik nahi gizendu egiten dute eta.
|
Eta zuk, hitz egin euskaraz, ikasteko modurik onena da eta.
Badakizu, honekin edo harekin, baina egin!