HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Etxea-itxia
Gauza bera al da etxea euskal kulturan eta beste kulturetan? Ez al dira gure etxeak beste lekuetakoak baino itxiagoak? Antropologoak eta idazleak beraien esperientzia eta iritzia ematen dute Mexikon bizi den euskaldun baten iritzitik abiatuta.

Etxea-itxia




Hiztegi lagungarria



Adin batez gero. Adin batetik aurrea. Adibidez: Adin batez gero, haurtzaindegia utzi behar dute haurrek.

Atalase. Ataria. Adibidez: Eskaleei etxeko atalasean egin diegu harrera, ez ditugu barrura sartu.

Berriketaldi bat egin. Hitz aspertu bat egin. Adibidez: Aspaldi ez dira elkarrekin izan, eta berriketaldi bat egiteko aukera izan dute.

Bihotzekoak emanda. Bihotza bat-batean geldituta. Adibidez: Bihotzekoak emanda hil da.

Deigarria. Bitxia. Adibidez: Zu hemen izatea oso deigarria egin zaio.

Demagun. Eman dezagun, esaterako. Adibidez: Demagun: Bilbon bizi bazara, nola joango zara Leioara autobusez?

Ezkaratzean. Portalean. Adibidez: Bizilagunek ezkaratzean egin dute bilera.

Haustura. Zatiketa, etena. Adibidez: Gurasoek sexua era batera ulertzen dute, seme-alabek oso bestela: haustura dago.

Hizpidea eman. Hizketarako bide eman. Adibidez: Elkarrizketa amaitzen ari zen, eta solaskide batek esandakoak hizpidea eman digu jarraitzeko.

Itxitura. Hesia. Adibidez: Arrasatek aitzina harrizko itxitura zeukan inguruan, harresia alegia.

Jabetasuna. Jabetza. Adibidez: Senar-emazteak banandu dira, eta etxearen jabetasuna emazteari eman diote.

Nortasuna. Izaerak. Adibidez: Nortasunaren alde bat da etxea Euskal Herrian.

Sekulatan. Sekula eta beti, betirako. Adibidez: Sari hori lortu duzu, eta sekulatan izango duzu.




HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52