Ogasunari iruzurra salatzearen trukean diru eske
Alemania aldetik datorren albistea. Bere burua anonimatuan gordetzen duen pertsona batek ogasunari iruzur egin dioten 1500 herritarren datuak omen ditu eta prest dago horiek gobernuari emateko.
Ogasunari iruzurra salatzearen trukean diru eske
Hiztegi lagungarria
Alderdikideen aldetik. Partidu politiko berekoak direnen aldetik. Adibidez:
Angela Merkel-en alderdikideen aldetik etorri dira kritikarik gogorrenak.
Antzeko kasua gertatu zen. Zerbait berdintsua gertatu zen. Adibidez:
Tximistak baserria erre du Ordizian. Iaz antzeko kasua gertatu zen Arantzan. Gezurtatu. Zerbait horrela ez dela adierazi. Adibidez:
Senarrak gezurtatu egin dio emazteari adarrak jarri izana berari.Ogasunari iruzur. Administrazioan diru-biltzeaz arduratzen den sailari tranpa egitea. Adibidez: Gurean berriki herritarrentzako telefono-zenbaki bat jarri dute ogasunari iruzur egiten diotenak salatzeko.
Ordaintzearen aldeko da. Begi onez ikusten du ordaintzea. Adibidez: Auto-gidariak zebra-bidean egin dio min hankan oinezkoari eta isuna ordaintzearen aldeko da.
Pertsonak berak. Pertsonak berberak. Adibidez:
A. P. salatu dute bortxaketaz, eta pertsonak berak gezurtatu egin du inor bortxatu duenik.Polemika piztu egin da. Eztabaida sortu egin da. Adibidez:
Errugabea 8 urtez izan dute kartzelan, eta polemika piztu egin da horregatik. Prest agertu. Aldeko azaldu. Adibidez: Aitona gaixo dago, baina prest agertu da Erromara hegazkinez joateko.
Salto batean Alemaniara goaz. Azkar batean Alemaniara goaz, di-da batean. Adibidez:
Euskadi Irratiko Isabel Marin dugu telefonoaren bestaldean, eta salto batean Alemaniara goaz berria jasotzeko. Saltzeko prest dago. Saltzeko pronto dago. Adibidez:
Bartzelona futbol-taldea Iniesta saltzeko prest dago