KERMAN: Ez dakit hemen lekua dagoen. Hemen...agian...ez, toki txikia. Ez dakit kotxea sartuko den.
Aizu, barkatu, barkatu, mesedez, bai, barkatu, badakizu hemen posible den aparkatzea?
EMAKUMEA: Ez, hemen debekatuta dago aparkatzea, e? Bai, hemen auzokoentzako bakarrikan da.
KERMAN: Eta, hemen inguruan, non utzi ahal da kotxea?
EMAKUMEA: Ba, beitu, hor atzean daukazu parking bat.
KERMAN: Eta ziur zaude... hor ez dago arazorik?
EMAKUMEA: Ez, hor libre da.
KERMAN: Bestela gero multa, isuna, zuk ordainduko duzu, e?
EMAKUMEA: Libre dago eta...
KERMAN: Bestela, zuri bilatzen joango naiz.
EMAKUMEA: Bale, hemen egongo naiz zure zain.
KERMAN: Mila esker, andre.
EMAKUMEA: Gero arte.
KERMAN: Agur.
Zalantzan gaudenean, honelako esaldiak botatzen ditugu: Ez dakit autoa hemen utz daitekeen Ez dakit arazorik badagoen Ez dakit aparkatzea debekatuta dagoen |
KERMAN: Aizu, aizu, barkatu, kotxea ateratzen duzu?
GIZONA: Oraintxe aparkatu dut.
KERMAN: Ai, eta ezin duzu beste toki bat bilatu?
GIZONA: Ez, leku gutxi daude. Bilatu ezazu zeuk hortikan.
KERMAN: Eske, ni kanpotarra naiz, Algortakoa eta ez dut batere tokirik topatu. Zer iruditzen nik kotxea hemen utzi eta zuk zaindu?
GIZONA: Begiratu ezazu hortikan, nahiko toki badago...
KERMAN: Mesede txiki bat da, bi minutu dira, benetan...
GIZONA: Ez, ez, ez, ez, presa daukat.
KERMAN: Eta zuk ikusi duzu beste tokirik hemen?
GIZONA: Ba...oraintxe bertan oso gutxi, baina...
KERMAN: Ai! Toki bat! Agur!
GIZONA: A! Bueno!
KERMAN: Aizu, aizu, gizon, barkatu. Isuna, zergatik isuna?
TAOko LANGILEA: TAO eremuan zaude aparkatuta eta ez duzu paperik jarri.
KERMAN: A! baina ni uste nuen ez zela beharrezkoa!
TAOko LANGILEA: Ba hemen TAO dago eta...
KERMAN: Izan dira bakarrik bi minutu...
TAOko LANGILEA: Auto honek denbora luze damaki hemen aparkatuta...
KERMAN: Eske egon naiz hor errekadoa egiten eta pasatu zait denbora. Dena dela, aizu, ez du trafikoa oztopatzen. Dago hor autoa geldik.
TAOko LANGILEA: Bai, baina lortu al duzu papera?
KERMAN: Eta autoa ere oso handia ez da! Eta hori ere...
TAOko LANGILEA: Auto handia ala txikia izan, berdin da, denek lortu behar dute.
KERMAN: Bueno, eta orain jartzen badut txartela?
TAOko LANGILEA: Orain ja alferrik da, hori lehen egin behar zenuen gauza bat da.
KERMAN: Orain ja ez du balio
KERMAN: Eta zenbat ordaindu behar dut isuna?
TAOko LANGILEA: Bi egun dauzkazu 10 euro ordaintzeko. Kontrako kasuan 35 euro izaten da.
KERMAN: Osea, orain ordaintzea, hobeto.
TAOko LANGILEA: Merkeago.
KERMAN: Bueno ba lagundu, mesedez. Lagunduko didazu?
TAOko LANGILEA: Bai, bai
Aditz batzuekin subjektua NORK kasuan deklinatu behar dugu euskaraz. Autoa aparkatu nahi du Kermanek esan behar dugu. Ez ahaztu aditz horiekin subjektuari -k ipintzeaz. |
TAOko LANGILEA: Bueno, hemen azaltzen dizun bezala, bigarrengo aukera hartzen duzu, aukeratzen duzu eta tekleatu behar diozu zure espedientearen zenbakia.
KERMAN: Espediente zenbakia, Paperaren zenbakia.
TAOko LANGILEA: Baieztatu ondoren, egin behar duzu ordainketa. Hamar euroak.
KERMAN: Hamar euro, txartelarekin posible al da ordaintzea?
TAOko LANGILEA: Bai, posible duzu txanponekin bai txartelarekin egitea.
KERMAN: Azkeneko galdera bat zer esan nahi du TAO?
TAOko LANGILEA: TAOk esan nahi du Trafiko eta Aparkamendu Antolakuntzaren Ordenantza.
KERMAN: Trafiko eta Aparkamendu Antolakuntzaren Ordenantza... eske, ikaragarri gustatzen zaizkit siglak...bueno, eskerrik asko,e, gizon? Mila esker. Bueno, gero arte.
Gaurko saioan, batetik zehar galderak agertu zaizkigu zalantza adierazteko, eta bestetik, NORK kasua ere agertu zaigu. Zehar galderetan, ez ahaztu aditz laguntzaileak -EN hartu behar duela: Kermanek ez daki lekurik dagoen. Ez nago seguru autoa hemen utz daitekeen. Bai? Eta bigarrenik, NORK kasua. Ez ahaztu, euskaraz, aditz batzuekin, subjektua NORK kasuan deklinatu behar dela: Kermanek autoa aparkatu nahi du. Nik ez dakit hemen tokirik dagoen. |
Eta zuk badakizu, honekin eta harekin, baina egin!