|
|
Kerman, mintzalagun bila: Kiroldegian
Kerman kiroldegira joan da eta zer egin dezakeen eta zer ez azaldu diote Kermani. Kermanek, era berean, ordutegiari buruzko galdera asko egin ditu, honela orduak nola esaten diren errepasatu du.
Transkripzioa
Ikusi
KERMAN: Ai... Sartuko naiz? Ai... Benga tira Kerman! Zuk ahal duzu! Besteek kirola egiten badute, zuk egin dezakezu. ARDURADUNA: Aupa! KERMAN: Aupa! Kaixo, egun on. ARDURADUNA: Egun on. KERMAN: Esan didate gimnasio honetan aukera zabala duzuela, e? Eta hemen kirol ugari egin daitezkeela. ARDURADUNA: Ba, ondo esan dotzue (dizute). KERMAN: Bai? ARDURADUNA: Ondo esan dotzue (dizute). KERMAN: Baai ARDURADUNA: Segun zer gurago (nahiago) duzun... Daukagu ba betiko sala makinagaz (makinekin), gero spining, eeee... bigball... pilates... KERMAN: Zenbat gauza, ezta? ARDURADUNA: Bai... KERMAN: Bai. Nik ikusten dut zuek hemen osasuntsu zaretela. E... uste dut hemen ezin daiteke erre eta ezin daiteke edan. ARDURADUNA: Hemen gimnasioan ez, gero bai. Tabernan bai, hemen ez. KERMAN: Hemen ez, bale. Aizu, eta bisita dezaket gimnasioa? ARDURADUNA: Por supuesto. KERMAN: Bai, erakutsiko didazu? ARDURADUNA: Por supuesto! Etorri! | Kiroldegian zer egin daitekeen eta zer ezin daitekeen egin azaldu diote
Kermani. Baimena zein ahalmena adierazteko, hortaz, honelako esaldiak
botatzen ditugu: Kerman kiroldegira joan daiteke, bisita dezaket
kiroldegia?. Bedekua adierazteko, berriz, honelakoak: kiroldegian ezin
daiteke kaleko oinetakoekin ibili. | ARDURADUNA: Bueno, Kerman. Ba hau da sala. Hemen dituzu makinak, bai? Mankuernak egiteko... KERMAN: Bai. Aizu, nik osasunari eta irudiari, e, garrantzi handia ematen diot. Gainera, gainera, badakizu...neskak beti fijatzen dira, ba, giharretan eta... bueno bolumenean! Eh! Zuk badakizu, eh? ARDURADUNA: Neskak eta norberak, ezta? Ikusi behar du ondo bere burua, ezta? KERMAN: Bueno, bai, baita... Baita... Ee, gimnasioa zer ordutik zer ordura egoten da zabalik? ARDURADUNA: Goizeko zortzietatik gaueko bederatziak arte. KERMAN: Ah! Oso ondo, zortzietatik bederatzietara. ARDURADUNA: Eta gero dauzkazu monitoreak. KERMAN: A! monitorea? A! oso ondo. Eta monitorea ere egoten da goizeko zortzietatik gaueko bederatzietara? ARDURADUNA: Bueno, hartzen du atsedenaldi bat erdian baina bai, goizez eta arratsaldez dago. KERMAN: A bai, eh? Aizu, ba orduan egongo da Rambo bezala. ARDURADUNA: Fuerte dago, fuerte! KERMAN: Bueno nik ezin dut, nik bakarrik etor naiteke, e... aber... ordu batetik ordu bi terdietara (ordu bi eta erdietara). Orduan, ni, Rambo, ahaztu.
| Kermanek orduak
errepasatu ditu gaur kiroldegian. Instalazioak zer ordutatik zer
ordutara egoten diren zabalik. Goizeko zortzietatik iluntzeko
bederatzietara egoten da irekita kiroldegia. Eta Kermanek ordubatetik
ordu bietara bakarrik joan ahal izango du. | KERMAN: Asteburutan ere zabaltzen duzue? Etor naiteke igandeetan? ARDURADUNA: Igandetan ez, zapatuetan (larunbatetan) bakarrik, bale? Eta goizez. KERMAN: Bueno, dena dela ni ezin naiteke etorri asteburutan, ze ni asteburutan saiatzen naiz beste kirola egiten, e! ARDURADUNA: Aa! KERMAN: Zuk ulertzen, e? Bai, bai. Aizu, eta zuk asko ligatuko duzu ez? Ze... Bueno ligatu daiteke kirola egiten? ARDURADUNA: Ba ez asko, baina bueno. Saiatu egin beharko duzu. KERMAN: Ez? Ezin da ligatu? ARDURADUNA: Bai, bai, bai. KERMAN: A bai! Ahal da! Bueno, ba orduan saiatuko naiz, eh! Gaur izena eman dezaket? ARDURADUNA: Baai. KERMAN: Ah bai? Eta gaur bertan has naiteke? ARDURADUNA: Hasi zara jada. KERMAN: Baina, noski, eske arazoa dut. Ze ez dut ekarri arropa egokia. Zuk utziko didazu? ARDURADUNA: Ez, ez, ez daukagu. Zuk ekarri beharko duzu etxetik. KERMAN: A, a, bueno, bueno. Ba orduan, lehen ikusi dut daukazuela sauna, eh? ARDURADUNA: Bai KERMAN: Erabil dezaket sauna? ARDURADUNA: Bai KERMAN: Bai, eta e... suposatzen dut ezin daiteke larru gorritan ibili, ezta? ARDURADUNA: Bai, por supuesto baietz! Bai, bai, bai. KERMAN: Ah bai? ARDURADUNA: Toallagaz (toailarekin), baina bai KERMAN: Ah, ibil daiteke larru gorritan. ARDURADUNA: Bai! KERMAN: Ah, ze ondo! ARDURADUNA: Baina lehenengotan, eman egurra eta gero joango gara, bai?
Gaur Kermanek
kiroldegian zer egin dezakeen eta zer ezin dezakeen egin ikusi dugu.
Horrexegatik, besteak beste, baimena eskatzen aritu da. Adibidez:
kiroldegira igandeetan etor naiteke? Edo, kiroldegia bisita dezaket?
Hori bai, debekuak adierazteko honelako formulak erabiltzen ditugu:
kiroldegian ezin daiteke kaleko oinetakoekin sartu. Eta zuk zeuk ere
askotan eskatu duzu baimena: komunera joan naiteke? Esaldi ospetsu
horrekin, ezta? Bueno, horrez gain, orduak ere errepasatu ditu Kermanek
kiroldegian. Adibidez: zer ordutatik zer ordutara dago irekita
kiroldegia? Bueno, goizeko zortzietatik iluntzeko bederatzietara. Baina
Kerman, ordu batetatik ordu bi terdietara eta erdietara) joango da
kiroldegira. Eta zuk goizetik gauera hitzegin dezakezu euskaraz.
Beraz...
|
Badakizu, honekin edo harekin, baina egin!
BAIMENA zein AHALMENA adierazteko honelako moldeak aurkeztuko dizkigu Kermanek: 'Kerman kiroldegira joan DAITEKE'. Debekua adierazteko, ordea, EZIN DAITEKE erabiliko dugu. Orduekin ere jardun du Kerman. Kontuz, beraz, "zortzietatik bederatzietara", baina "ordu batetik ordu bi eta erdietara".
|
|