KERMAN: Love is in the air... la, la, la... Mikel Pablo! Mikel Pablo. Ezetz asmatu zer gertatu zaidan? Bueno beitu, TAO-koak isuna jarri dit, ezta? Bai, bai, beste isun bat, bai... Baina entzun, entzun... Baietz, baietz... Hurrengoan ondo aparkatuko dudala! Baina entzun, entzun, entzun. TAOzaina zen emakumea, ez? Eta, bueno, zegoen... ai ama! Nik uste dut maitemindu egin naizela! Agian senarra dauka, e? Baina nik uste dut ez! Ah, ba Mikel Pablo, oraintxe bertan lore sorta bat erosiko diot. Ezetz? Ezetz? Noski baietz! Egingo dut!
KERMAN: Love is in the air... Kaixo!
DENDARIA: Kaixo.
KERMAN: Egun on!
DENDARIA: Berdin.
KERMAN: Begira, behar ditut lore batzuk neska polit batentzat.
DENDARIA: Eta ze neska da? Zer adinetakoa? Zer estilo du?
KERMAN: Ba igual ezagutuko duzu, ze herri honetakoa da.
DENDARIA: Ah, ba Tolosakoa bada, agian.
KERMAN: Bai?
DENDARIA: Agian bai.
KERMAN: A ke ezetz asmatu nor den?
DENDARIA: Ba ez badidazu pista gehiago ematen...
KERMAN: Kale honetako TAOzaina. Etorri zait isuna jartzera... aizu, nik begiratu eta maitemindu egin naiz. Erromantikoa, ezta?
DENDARIA: Bada, bai, erromantikoa...
KERMAN: Baietz gaur bertan berarekin afaldu!
DENDARIA: Lore sorta bat ematen badiozu, seguru baietz.
| Besteen erantzuna edo ustea baiezkoa edota ezezkoa izan dela
adierazteko, honelakoak esaten ditugu: Kermanek baietz uste du. Mikel
Pablok ezetz esan dit. Ezetz esan dizut. Era berean, desafio edota
erronka egiteko ere erabiltzen dira baietz eta ezetz: Baietz asmatu!
Ezetz harrapatu! |
KERMAN: Ba ikusten duzu, e? Zerbait berezia behar dut, ze gaur daukat aukera bakarra neska hori nirekin maitemintzeko. Edo gaur edo inoiz ez!
DENDARIA: Ba zergatik ez dizkiozu ematen lilium batzuk?
KERMAN: Uhm! Agian oso zabaldutak daude, eh? Bai eta berehala jarriko dira gaizki. Nire amak beti esaten du loreak erosi behar direla pixka bat itxitak.
DENDARIA: Tulipanak. Horretarako, tulpanak. Itxita.
KERMAN: Hauek, agian, oso itxita daude, eh? Bai, bai. Nik, eh... agian arrosak, zer iruditzen? Bueno, nahiz eta arrosak... beharbada modaz pixka bat pasatutak daude, ezta? Oso ikusitak? Eske ni tipo oso modernoa naiz, eh? Eta nik erakutsi nahi diot modernoa naizela.
DENDARIA: Ba horretarako hoberenak, orkideak.
KERMAN: Ah, ba beitu hauek politak dira, e! Eta modernoak, e! Baina, hauek segituan usteltzen dira, e? Eta bi egunetan ustelduta egongo dira. Ez, hauek ez.
DENDARIA: Ba orduan hobeto duzu landare bat.
KERMAN: A! landare bat!
DENDARIA: Bai, bai, bai.
KERMAN: A bai?
DENDARIA: Eta zer iruditzen hau?
KERMAN: A! Hau bai polita! Hau da hiedra, ez?
DENDARIA: Bai, untza.
KERMAN: A! untza. Bai... Baina hauek zaintzeko zailak dira, ez? Ze nik izan ditut horrelako pare bat etxean... Aizu, eta erosi orduko zimelduta zeuden, benetan. Eta kaktusak? Ze begira hauek ez daude zimelduta... eta ez daude ustelduta... ez daude irekita... ezta itxita... errazak dira zaintzen... Aizu, hauek dira onenak.
DENDARIA: Baina kaktus bat neska batentzat...
KERMAN: Esaten dute maitasunak zizt egiten duela, eh? Jejeje
| Gogoratu -TA atzizkia duten partizipioak aldagaitzak direla.
Horrenbestez: lore bat zimelduta egongo da, baina bi lore ere zimelduta
egongo dira eta ez zimeldutak. |
KERMAN: Aaaiii... Ze paper polita, e? Bueno, nik uste dut oparia eman eta gero deklaratu, bueno, ezinezkoa da neska honek ez esatea. Ba listo. Bueno, zuk uste duzu arrakasta izango dudala?
DENDARIA: Bai, bai, bai.
KERMAN: Zuk uste duzu baietz esango duela?
ARDURADUNA: Bai, bai.
KERMAN: Bueno, eskerrik asko, eh?
DENDARIA: Bale, bale. Agur, agur.
Gaur Kerman TAOzain batekin maiteminduta ibili zaigu eta horregaitik
loreak erostera joan da, afaltzera gonbidatzeko. Berak uste du neskak
baietz esango diola, horrexegatik Mikel Pablori desafio egin dio:
baietz neska nirekin afaltzera etorri! Bueno, horrez gain, komeriak
egin ditu loreak aukeratzeko: batzuk gehiegi irekita, beste batzuk
itxita, beste batzuk ustelduta. Bueno, gogoratu -TA horrekin amaitzen
diren partizipioak ezin dira aldatu. Singularrean eta pluralean berdin
berdin geratzen dira: lore hau zimelduta dago, lore hauek zimelduta
daude eta ez zimeldutak, ados? Bueno, eta zuek animatuta egon behar
duzue euskaraz hitzegiteko. Horrexegatik...
|
Gaur Kerman TAOzain batekin maiteminduta ibili zaigu eta horregaitik loreak erostera joan da, afaltzera gonbidatzeko. Berak uste du neskak baietz esango diola, horrexegatik Mikel Pablori desafio egin dio: baietz neska nirekin afaltzera etorri! Bueno, horrez gain, komeriak egin ditu loreak aukeratzeko: batzuk gehiegi irekita, beste batzuk itxita, beste batzuk ustelduta. Bueno, gogoratu -TA horrekin amaitzen diren partizipioak ezin dira aldatu. Singularrean eta pluralean berdin berdin geratzen dira: lore hau zimelduta dago, lore hauek zimelduta daude eta ez zimeldutak, ados? Bueno, eta zuek animatuta egon behar duzue euskaraz hitzegiteko. Horrexegatik...
Badakizu, honekin edo harekin, baina egin!