|
Idazlana hobetzen. 3. maila. Gaur egungo kontsumoa
Ikasle baten idazlana oinarri hartuta hainbat ariketa egingo ditugu hobetze aldera.
Hau da ikasleak jaso zuen idazlanerako proposamenaSegidan, gai bat daukazu berari buruzko zeure iritziak azal ditzazun. Gaiarekin batera, laguntza gisa, beraren inguruko informazioa ematen dizugu batetik, eta bestetik, gaia garatzeko erabil dezakezun zenbait puntu. Oharrak: Kontuan hartu idazlana egin behar duzula, hau da, ez duela balio gauzak eskematikoki aipatzeak; alderantziz, esaten direnak azaldu egin behar dira, konposizioa egin behar da. Bestalde, lagungarri gisa ematen diren informazioko esaldiak beste batik kopiatzeak ere ez du balio. Idazlanak 300 hitz izan behar ditu gutxienez; beraz, gutxieneko luzera eskatzen da. Garrantzitsuena, dena den, ez da luzera hori betetzea, behar bezalako idazlana egitea baizik. Idazlana zuzendu eta baloratzeko orduan oso kontuan hartuko dira gaiarekiko lotura, testuaren egituraketa egokia, erregistro egokia, testuaren barneko lotura, eta gramatika zuzentasuna.
Gaia: «Gaur egungo kontsumoa»
- Jendeak ez du kaltegarritzat hartzen kontsumismoa: makina bat lanpostu sortzen ditu, beharrizanak asebetetzen dizkigu...
- Aztertuta dago jendea zoriontsua izaten dela besteak baino gehiago kontsumitzen duenean; tartean ez dago produktuaren nolakotasuna, zenbatekoa baino.
- Gobernu espainiarrak denbora luzea eman du jendeari dei egiten kontsumitzeko. Inbertitu ez duelako, ekonomiak aurrera ez egitearen errudunetako bat legez jo izan du jendea.
- Jendeak gehien nahi dituen gauzak —jana eta etxea aparte— ez dira fisikoak, eta giza harremanekin zerikusi ohi dute. Baina gure gizartean sentimendu horien defizit handia dagoenez, ordezkoak bilatu eta kontsumora jotzen dugu.
- Gehiegizko kontsumoa nondik datorren. Noraino eta noiz arte iraun dezakeen.
- Bizitzan garrantzia ematen zaien gauzak zein diren eta zeren arabera aitortzen diegun garrantzi hori.
- Publizitatearen eragina.
- Gobernuen eginbeharra.
|