HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak
Idazlana hobetzen. 3. maila. Erlijioa gaur egungo gizartean
Ikasle baten idazlana oinarri hartuta hainbat ariketa egingo ditugu hobetze aldera.

Gai honi buruzko iritzi-artikulua idatzi du ikasleak. Gaiarekin batera, laguntza gisa, beraren inguruko informazioa eman zaio batetik, eta bestetik, gaia garatzeko erabil ditzakeen zenbait puntu.

Gaia: «Erlijioa gaur egungo gizartean»

Aspaldi honetan erlijioaren berpiztea gertatu da zenbait mugimendu erlijiosoren eskutik.
Aipagarria da, mugimendu horien buruzagi gehienak medikuntza, zientzia eta injinerutza-fakultateetan ikasiak direla. 

Modernizazioaren teoriak erlijioa atzerapena dela dio, bai politika, bai gizarte-aldaketentzat. Berarentzat zientzia eta teknologia dira garapenerako tresnarik eraginkorrenak. Horrela, garapena laikotasunarekin eta gizartea mendebaldeko moldeetara bihurtzearekin lotzen du.
Vatikanoak urteroko diru-laguntza ukatu dio Unicefi, honek antisorgailuen erabilera eta, kasu batzuetan, abortua bultzatzen duelako. Diru-laguntza hori 2.000 dolarrekoa da, hots, 256.000 pezetakoa.Munduko justizia ezak eramaten du jendea meskita eta elizetara; han, besteak beste, idatzi-sakratuak irakurtzen irakasten diete, eta irteerarik gabeko egoera baten irtenbide bakartzat aurkezten diete erlijioa.

  • Erlijioaren beharrizana gaurko gizartean. Bere egitekoa.
  • Erlijioaren eragina gizarte baten kulturan eta garapenean. Erlijioa eta modernitatea: bateraezinak?
  • Erlijioa irakaskuntza publikoan: erlijioa versus etika. Administrazioak izan beharreko jokabidea.

     

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60