|
Motibazioaz
Motibazioa senari lotu-lotua dago, bizirik irauteko senari, hain zuzen ere. Pertsonak elikatzeko baliabideak bilatu beharrak mugiarazten ditu, aldez edo moldez, ugaltzeko eta osorik irauteko bitartekoak eskuratu beharrak. Pertsonak, ordea, iraun ez ezik, bizi ere egin nahi du, eta hor sartzen dira haren desioak, behar fisiko eta animaliazkoenetatik harago doazen beharrak.
Baina, norberak jarritako helburuen eta errealitatearen arteko oreka lortzea
behar-beharrezko da frustraziorik eta desilusiorik ez agertzeko, ezta?
Honi guztiari buruz irakurriko duzu ondorengo lerrootan. Eta bide batez, hainbat hizkuntza baliabide landu.
|