|
Ele-alea irratsaioa: Jabier Muguruza
Gaurko saioko gonbidatua Jabier Muguruza da.
1960an Irunen jaioa, bertan bizi da orain ere. Bost urte zituenetik
musikaren munduan dabil, hamar disko bakarlari moduan, baina gehiago
ere badira, tartean kolaborazioak eta abar eta beste taldeekin egindako
proiektuak ere bai, haurrentzako diskoak, besteak beste.
Gogoan du euskara ikasten hasi zenean oso gogor ekin ziola: bospasei orduko ikastaroak hartzen hasi zen.
Solasaldia gozatzeko Irene abestia aukeratu dugu.
Ele-alea: otsailaren 8a
|