KERMAN: Aizu, barkatu
LANGILEA: Bai, bai, esan
KERMAN: Korrika nator trena ez galtzeko. Zarauztik Algortara trenez joan al naiteke?
LANGILEA: Ez. Lasai, denbora badaukagu. Zarautzetikan Bilbora joan behar duzu
KERMAN: Zarautzetik Bilbora. A bueno, gero Bilbotik Algortara metroz
LANGILEA: Bai. Hori da. Oso ondo eroritzen zaizu metroa
KERMAN: Eta, zuek hemen linea gehiago badaukazue, ezta?
LANGILEA: Bai
KERMAN: Nondik nora?
LANGILEA: Bilbotikan Donostira eta gero, beste linea bat daukagu Lasarte-Oriatikan Hendaiaraino
KERMAN: A!bale, bale. Aizu, zuk Algorta ezagutzen duzu?
LANGILEA: Bai. Algortako Portu Zaharra ezagutzen dut eta hango abuztuko festak ezagutzen ditut
KERMAN: A! Portu Zaharreko abuztuko festak, e? Honek badaki zer ezagutu!
| Trenak nondik nora doazen galdetu du gaur Kermanek Zarauzko geltokian.
Zarauztik Algortara joan nahi du eta trena Zarauztik Bilbora baino ez
doa. Zer gertatuko ote zaio? |
KERMAN: Azkenean, billetea aterako dut Zarautzetik Bilbora. Beherapenik badaukazu, ba, gazteentzat edo ikasleentzat, edo zaharrentzat?
LANGILEA: Bueno, dago... hogeita bost urte baino gutxiago baldin badaukazu daukazu beherapena gazteentzako.
KERMAN: Hombre, ni hogeita bost urte baino pixatxo bat gehiago, e? Baina ikaslea. Ni ikaslea naiz. Euskara ikaslea. Eta euskara ikasleentzat beherapena, e? A2 mailan nago ni
LANGILEA: Bai, baina ez daukazu ezer ez
KERMAN: Ba berdin da. Bueno, txartelarekin ordaintzea posible da?
LANGILEA: Ez, ezin da.
KERMAN: Ezin da?
LANGILEA: Ez. Hemen jartzen dizu ezin dela ordaindu txartelarekin.
KERMAN: Ene! Eske, nik ez daukat dirurik. Zuk utziko zen...zelan da? Ze-ni-da-ke! Utziko zenidake dirua?
LANGILEA: Hombre, ez. Printzipioz ezin dugu
KERMAN: Itzuliko dizut dirua. Itzuliko dizut dirua falta gabe. Gainera, begira, egingo dut joan eta etorri. Horrela, etortzerakoan dirua itzuliko dizut.
LANGILEA: Bale.
KERMAN: Kaixo!
BIDAIARIA: Kaixo, arratsalde on!
KERMAN: Zuk badakizu zenbat irauten duen trenak Zarautzetik Bilbora?
BIDAIARIA: Pare bat ordu uste dut.
KERMAN: Bi ordu?
BIDAIARIA: Uste dut baietz
KERMAN: A! Eta zenbatetik behin igarotzen da trena Bilbotik gero Zarautzera berriz
BIDAIARIA: Uste dut orduro daukazula. Bai, ordutik ordura
Kermanek Zarauztik Bilbora doazen trenak ZENBATETIK BEHIN pasatzen
diren jakin nahi du. Bidaiariak ordutik ordura pasatzen omen direla
esango dio.
|
KERMAN: Nik hartu dut txartela joan eta etorri. Ze, gizonak utzi dit dirua eta nik esan diot. Bueno, noa Bilbora eta gero itzuli Zarautzera eta orduan bueltatuko dirua. A ze nolako buelta, e? Kostaldeko trena! Aizu, eta zuk askotan hartzen duzu Euskotren?
BIDAIARIA: Askotan ez, noizean behin
KERMAN: Nik ere noizean behin. Bueno egia esan, gutxitan. Bueno, egia esan, inoiz. Nora zoaz?
BIDAIARIA: Eibarrera.
KERMAN: Eibarrrera? A! Eta zenbat irauten du Zarautzetik Eibarrera bidaiak?
BIDAIARIA: Ez dakit. Ordu erdi bat edo
KERMAN: Orduan... Beitu, nik hemen ditut Algortako argazkiak... nahi dituzu Algortako argazkiak ikusi? Bai, bai neska, erakutsiko dizut.
Gaur Kerman Zarauztik abiatu da trenez bidaia egitera. NONDIK NORA joan
nahi duen? Ba, berez, ZarauzTik AlgortaRA, baina trena Algortaraino
iristen ez denez, Zarauztik Bilbora joango da Kerman. Era berean
galdetu du Bilbora joateko trenak ZENBATETIK BEHIN pasatzen diren eta
emakumeak erantzun dio ordutik ordura pasatzen omen direla. Eta
pentsatzen jarrita trena ere leku egokia izan daiteke euskaraz
mintzatzeko, ez? |
Ba badakizu, honekin edo harekin, baina egin!