KERMAN: Egun on, e? Goizean goizetik. Aizu, gaur hotz asko egiten du.
LANGILEA: Bai, hemen asko egiten du hotza.
KERMAN: Bai. Eta, barruan bero asko izango duzue.
LANGILEA: Barruan bero asko, bai.
KERMAN: Aizu, nik ez dut gosaldu eta gose asko daukat. Badaukazue kaferik?
LANGILEA: Bai. Etorri nirekin. Hemen badago kafetegia.
KERMAN: Ai, zer ondo! goazen, goazen, mesedez.
LANGILEA: Bai, goazen
KERMAN: Nik gaur gogo asko neukan ohean geratzeko. Bueno, gaur , atzo eta bihar. Bueno, egunero izaten dut ohean geratzeko gogo handia. Zu, zer ordutan altxatzen zara?
LANGILEA: Ni, seiak laurden gutxietan.
KERMAN: Seiak laurden gutxitan? Jo, bada, ez didazu inbidia askorik ematen, e? Meritu asko duzu, e? Bueno, bueno. Orain, niri lotsa asko ematen dit esatea zer ordutan jaikitzen naizen.
Ez nahastu ASKO eta HANDIA. Asko, zenbatu daitezkeen objektuekin
erabiltzen da. Baina, gosea beldurra eta zortea ezin ditzakegu
zenbatu. Meritu handia, gose handia eta bero handia esango dugu. Ez ditugu erabiliko, hortaz, Gose asko, edota, bero asko bezalako esapideak. |
KERMAN: Autoko kristalak garbitu nahi ditut eta xaboia eta zapiak ekartzea ahaztu zaizkit.
LANGILEA: Lasai. nik hemen daukat kuboa, xaboia eta errasketa garbitzeko kristalak.
KERMAN: A, bueno. Bale, bale. Eskerrik asko, e? Eske, niri, hilean behin, autoko kristalak garbitzea gustatzen zaizkit. Bueno, autoko kristalak. Zeren, betaurrekoko kristalak egunero garbitzen ditut. Zuk ere garbitzen duzu egunero?
LANGILEA: Nik baita. Nik egunero baita.
| Kontuz ibili aditzaren numeroarekin. Izan ere, kristalak garbitzea
gustatzen zaio Kermani. Ez nahastu era honetako egiturekin: aditz
laguntzailea singularrean utziko dugu. Baztertzekoak izango dira,
hortaz, Kermani kristalak garbitzea gustatzen zaizkio bezalako formak.
Kristalak asko izanagatik ere, garbitzea gustatzen zaiolako Kermani. |
KERMAN: Egia esan, ez nuen kotxea garbitzeko gogo handirik. Baina, egia da poz handia ematen duela gero kotxea dotore-dotore ikusteak.
LANGILEA: Bada, aprobetxatu eta garbitu kotxea barrutik!
KERMAN: A, barrutik! Bada, begira, egia da! Zeren, eserlekuak garbitzea ahaztu zait. Bueno, sorpresa handia hartuko du amak, e?
LANGILEA: Jada, ondo bukatzeko lana, alfonbrak astindu.
KERMAN: Bada, beitu, egia da alfonbrak astindu. Alfonbrak astintzea bururatu ere ez zait egin. Bada, egingo dut! Bai. Bai. Aizu, eta nolako astindua emango diodan kotxeari! Lan handia egingo dut, bai. Eta gero, lasaitasun handia hartuko dut bukatzerakoan. Eta zuk ere bai, ezta?
LANGILEA: Baita, bai. Egia da.
KERMAN: Ni, pixkatxo bat, hiztun handia naiz. Zeren, irakasleak esaten du, e, "mintzapraktikatu" behar dugula, hitz egin behar dugula. Eta niiri etxeko lanak egitea gustatzen zait.
Gasolindegian, gaur, Kermanek HANDIA eta ASKO nahastu ditu. Gogoratu
zenbatu ezin daitezkeen izenekin HANDIA erabiliko dugula. Beraz, Gaur bero HANDIA egiten du, eta EZ, bero ASKO Zuek, meritu HANDIA daukazue, eta EZ, meritu ASKO. Argi geratu da, ezta? Bueno, bestalde, aditz numeroarekin ere nahastu egin da Kerman. Honelako esaldietan, adibidez: Etxeko lanak egiTEA gustatzen ZAIT, edo, Kristalak garbiTZEA gustatzen ZAIT. Kasu
horietan, aditz laguntzailea singularrean ipiniko dugu, gustatzen
zaiguna garbitzea edo egitea delako, eta ez kristalak. Beraz, ezin dugu
esan: Etxeko lanak egitea gustatzen ZAIZKIT, edo, Kristalak garbitzea gustatzen ZAIZKIT, ez. Gustatzen zait, singularrean. Ados? Bueno, bada, zuek bai daukazuela meritu handia; eta, beraz, eutsi horri!
|
Eta, badakizue, honekin edo harekin, baina egin!