HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Albisteak / Gogoan izan
Izenburua
 
Gogoan izan

Euskara-gaitasun tituluen konbalidaziorako dekretua 

Gaur Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak emaniko prentsaurrekoan, euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetuko dituen dekretua aurkeztu dute.


Aipatu dekretu honek zuzen-zuzenean bi herritar motarentzako onurak ekarriko ditu:

A). alde batetik, noizbait euskara tituluren bat atera duten milaka eta milaka herritarrentzat. Guztira 140.448 dira egiaztapen-sistema guztietan emanak dauden agiriak.

B). beste alde batetik, zuzenean onurak ekarriko dizkie, baita ere, oraintxe bertan euskara tituluren bat eskuratzeko ikasten ari direnei. Gogoan izan dezagun, adibidez, 2007-2008 ikasturtean HABEk homologatutako 109 euskaltegien sarean ia 40.000 ikasle ari direla euskara ikasten edo hobetzen: 40.000 horientzat guztientzat da oso berri ona gaurkoa.

Azpimarratzekoa da Europako ebaluazio irizpide estandarrak jarraituz egin dela prozesua, horrek dituen abantaila guztiekin: nazioarteko estandarretan oinarritua egotea, gerora sor daitekeen edozein egiaztagiri marko bateratu honetara biltzeko erraztasuna, eta abar.

Hauek dira dekretuak ontzat eman dituen baliokidetzak:

Hizkuntza Eskola Ofizialen agiriak, Irakaspostuetarako 1. eta 2. Hizkuntza-Eskakizunak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria sei hilabeteko epean baliokidetza-taula honetara biltzea aurreikusten du dekretuak.

Dekretua apirilaren 15eko EHAAn argitaratuko da.

Prentsa-oharra

P. Baztarrikaren azalpenak Euskadi Irratian

Aurkezpena: Baliokidetza dekretuaren laburpena

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60