Helduen Euskalduntzea: 2008/09 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldi akademikoa
2008/09 ikasturtean 109 euskaltegitan milaka lagun euskara ikasten arituko dira.
Datorren irailaren 12an, goizeko 11:00etan, Donostiako Miramar jauregian 2008/09 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldi akademikoa ospatuko dugu.
Bertan izango dira mahaikide: Miren Azkarate Villar andrea, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua; Patxi Baztarrika Galparsoro jauna, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Joseba Erkizia Itoitz jauna, HABEren zuzendari nagusia; Gurutze Arrieta Goiri andrea, Udal euskaltegien ordezkaria eta Isidro Ioldi Iturbide jauna, Euskaltegi homologatuen ordezkaria.
Eta hizlaria, berriz, David Crystal, Hizkuntzalaritzan ohorezko irakasle dena Galeseko Unibertsitatean (Bangor).
David Crystalen hizketa-saioa "Keeping languages alive", hizkuntzen biziraupenaz, alegia, izango da. Izan ere, Hizkuntzen Nazioarteko Urtea dugun honetan, gogoeta sakona egin beharko genuke hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko zailtasunak dituzten mundu honetan.