Egonaldiak familia euskaldunetan 09
HABEk sustatutako Programa honen bidez, euskara ikasten edo hobetu nahian, nahiz bertako euskalkia ezagutzeko asmotan dabilen pertsonari familia euskaldun batean hilabete bat edo bi pasatzeko aukera emango zaio (uztailean, abuztuan edo irailean) eta, aldi berean, herri euskaldunen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko parada ere izango du.

Aurtengo egonaldiak ere ULIBARRI eta URRATS euskaltegiek antolatuko dituzte, eta informazio gehiago nahi duenak ondoko webgunera jo dezake: http://www.egonaldiak.net/
Izena emateko epeak hauek dira:
Familientzat: apirilaren 24ra arte
Ikasleentzat: maiatzaren 4tik 29ra