HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Albisteak / Gogoan izan
Izenburua
 
Gogoan izan

Hizpide aldizkariaren ale berria 


HABEko Prestakuntza atalak aste honetan eman du argitara Hizpide aldizkariaren 71.alea.  Ale benetan landua eta arretaz jorratua. Pello Esnalek idatzitako lan monografikoa da: Testu-arkitektura eta Gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan.
 
Urte luzeak eman ditu egileak testuaren nondik norakoak xeheki aztertzen eta ikuspegi didaktikotik lantzen. Ezagunak dira aldizkari honetan bertan argitara eman dituen artikuluak. Oraingo lan hau gaiaren ikuspegi osoa eskaintzera datorkigu. Eta esan genezake puzzlea osaturik eta gaurkoturik eskuetaratu digula oraingoan Pello Esnalek.

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60